Clemente
Clemente, artistaren eta subjektuaren arteko harremanari buruz
Lorea. 1988, pastela paper gainean
Iruzkinak
Iraunkortasuna. 1982, olio‑pintura mihise gainean
- Izenburua:
- Iraunkortasuna. 1982, olio‑pintura mihise gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Gizakia | Sorkuntza artistikoa | New York | Ametsak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Artelan motak:
- Pintura | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Clemente-k harrigarriro uztartzen ditu irudiak, eta hala, zentsuratu gabeko irudiak bat eginda ikus ditzakegu batzuk besteen barruan, ametsetako irudiak bailiran eta ikuslearen harridura eraginez. Hala ere, Iraunkortasuna izeneko irudi hau da artistak amets batetik zuzenean hartua dela onartzen duen bakarra.
1981ko udan, Francesco Clemente —italiarra jatorriz, baina Indian eta beste herri batzuetan denbora luzean bizi izandakoa— familiarekin batera New Yorkera bizitzera joatea erabaki zuen. 29 urte zituen orduan. Broadwayko bere estudio hutsean egin zuen lehenbiziko gauean, bere burua ikusi zuen amets batean, hirian zehar biluzik eta noraezean, gorozki‑eurite atergabe baten azpian.
Amets hori oinarritzat hartuta, kulturen artean noraezean dabilen artista irudikatu nahi izan zuen, ordura arteko jakinduria intelektuala bizkarrean daraman etorkina alegia, sentipen berriak biziaz haziko dena. Eusten duen eraikina panteoi baten miniatura da —antzinako jainko‑jainkosen tenpluetatik gelditzen den bakarra, Erroma klasikoaren ikonoa ere badena—, han ikasi baitzuen arkitektura. Gorozkiz osatutako euri‑jasa, espresionismo abstraktua gogora dakarren estiloan margotua dago. Mugimendu artistiko hori New Yorkeko aurreko belaunaldiko pintoreek landu zuten, asko eta asko etorkinak zirenak Clemente bezalaxe.
Beste artista baten lanean, isekatzat har liteke gorozki‑euritea, baina Clementerengan —eta hau oso garrantzitsua da—, gizakiaren ezaugarrien arteko bakar bat ere ez da tabua, eta giza gorozkiak beste produktu bat gehiago besterik ez dira, munduarekin dugun etengabeko elkarreraginak sortutako beste produktu bat gehiago, artea bera bezalaxe.