Clemente
Alba eta Francesco. 1982, akuarela paper gainean
Iraunkortasuna. 1982, olio‑pintura mihise gainean
Iruzkinak
Clemente, artistaren eta subjektuaren arteko harremanari buruz
- Izenburua:
- Clemente, artistaren eta subjektuaren arteko harremanari buruz
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
“Sinesten dut leuntasunean. Oso garrantzitsua iruditzen zait ezaugarri hori eskuratzea. Izan ere, nire ustez nire ekarpenak hortxe lortu du eraginkortasunik handiena, hau da, urrakortasuna eta herabetasuna, arintasuna eta leuntasuna bezalako ezaugarriak aurkeztean hain zuzen ere. Alegia, ezaugarri hauek guztiak onargarri bihurtzea, lehen genuen nolabaiteko gizonezko unibertso horri kontrajarriaz. Orain edonon ikus dezaket hori. Beste garai batean formatu gogorragoak, ilunagoak erabiltzen zituzten beste pintore batzuk, zabaltasun eta urrakortasun handiagoz lan egiteko aukera onartzen ikusten ditut orain, hau da, nik ikuspegi mediterranear deritzodana jorratzen”.