Clemente
Iraunkortasuna. 1982, olio‑pintura mihise gainean
[Francesco Clemente-k Lorea. 1988, pastela paper gainean sortzeko inspirazio izan zuen] Creeley-ren olerkia
Iruzkinak
Lorea. 1988, pastela paper gainean
- Izenburua:
- Lorea. 1988, pastela paper gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Artea eta literatura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Ingurunea eta natura | Robert Creeley
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Teknikak:
- Pastela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Lauren Hutton:
Francesco-k Southamptonen (New York) eman zuen 1988ko udara, bere emazte, alaba eta seme biki jaioberriekin. Han zela 64 pastelez osatutako serie bati ekin zio: Lorea. Serie hau Linnaeus‑en testuak hartu zituen inspirazio‑iturritzat, landareak ar eta emetan sailkatu zituen XVIII. mendeko botanikari suediarra.
Loreak bizitzaren sinbolo izan dira aspaldidanik. Baina lore hau beltza da. Heriotzaren sinbolo dela esan nahi al du horrek? Ez, lore hau lur beltzetik loratzen baita zuzenean, udaberri eta udako kolore distiratsuek inguratzen dutela.
Beti bezala, irudien sailkapen sinplistak egitea galarazten digu Clementek. Badirudi bere irudizko lore hau zangalatraban dagoela bizitza eta heriotzaren, arte eta zientziaren, gizonezko eta emakumezkoaren arteko mugen gainean.
64 pastel hauek liburu batean bilduta argitaratu ziren. Liburuak “It” (hori) izenburu iluna zuen eta irudiez gain Clementerekin elkarlanean jardun duten idazle askoren arteko baten olerkiak, Robert Creeley-renak, irakur zitezkeen.
Francescok zioenez, zerbait “oso garbia” aurkitu zuen Creeleyren poesian. “Haren hizkuntzak”, zioen artistak, “bat egiten du oso erakargarriak zaizkidan aurreko belaunaldiaren ordezkariarekin, Cummings-ek eta Pound-ek bezalaxe”.