Clemente
Francesco Clemente poesia, pintura eta arteei buruz hitz egiten
Erregea eta hilotza. 1992, akuarela Amalfi paper gainean
Iruzkinak
Alba-ren gosaria. 1984, gouachea paper gainean
- Izenburua:
- Alba-ren gosaria. 1984, gouachea paper gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | New York | Jean-Michel Basquiat | Alba Primiceri | Andy Warhol
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Artelan motak:
- Pintura | Serigrafia
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Alba-ren gosaria lana Francesco Clemente-ren, Andy Warhol-en eta Jean‑Michel Basquiat-en arteko elkarlanaren fruitua da. New Yorken ezagutu zuten elkar laurogeiko hamarkadaren hasieran. Ordurako New Yorkeko arte‑munduko artista garrantzitsuena zen Warhol; eta Basquiat, berriz, Rene Ricard arte‑kritikari eta poetari deigarriak iruditu zitzaizkion graffitiak egiten zituen pintore gaztea.
Arte‑merkatari ezagun baten eskariari erantzunez, hainbat lankidetza burutu zituzten hiru artista hauek. Horretarako hogeigarren hamarkadako surrealistek asmatutako joko bat hartuko zuten metodotzat. Joko honetan, gela batean bildutako pertsona bakoitzak irudi bat margotu behar zuen paper puska batean, gainerakoek egindakoa ikusi gabe.
Lankidetza zehatz honetan, estudio batetik bestera eraman zuten artelana pintore bakoitzak osatu zezan. Hala, ezker muturrean agertzen den aurpegia Basquiatek egina da. Ondoan aho zabalik agertzen den irudia Francescok egin zuen. Albaren irudia ere, Clementeren emaztea alegia, Basquiatek margotu zuen. Eta Warholek, azkenik, G.E. ikurra eta garbigailua irudikatu zituen.
Lankidetza honen ondorioz, serigrafiak lantzen hasiko zen Clemente, Warholek aspaldidanik bereganatutako baliabidea erabiliz, eta Warhol, bestalde, eskuz margotzen hasiko zen berriro, aspaldiko partez.