Clemente
Francesco Clemente [erakusketaren] gaikako antolamenduari buruz mintzo da
Alba eta Francesco. 1982, akuarela paper gainean
Iruzkinak
Autorretratua, lehenbizikoa. 1978–9, tinta txinatarra, pastel‑koloreak eta gouachea paper gainean, linu gainean muntatua
- Izenburua:
- Autorretratua, lehenbizikoa. 1978–9, tinta txinatarra, pastel‑koloreak eta gouachea paper gainean, linu gainean muntatua
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Gizakia | Giza gorputza | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua | Ingurunea eta natura
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa | Neoespresionismoa
- Teknikak:
- Gouache | Marrazkia | Pastela | Tinta txinatarra
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Erretratuak, gehienak ere lagun eta artistei eginak, Clemente-ren lanaren oinarrizko atala osatzen dute. Autorretratuekin hasi zuen bere ibilbidea, eta hauxe da denen arteko lehenbizikoa. Baten batek pentsa lezake artista batek bere buruaren erretratua egiteak eztabaidarako aukera gehiegirik ematen ez duela, baina gogoan izan behar da 70ko hamarkadan arte kontzeptualak goia jo zuela, eta arte‑korronte honek garrantzia handiagoa ematen ziola objektuaren atzean ezkutatzen zen ideiari objektuari berari baino. Interes gutxitxo zegoen giza irudia bere horretan “irudikatzen” zuten irudiekiko.
Francesco Clementek arte figuratiborako itzulerari ekin zion belaunaldi gazteago bateko kidea zen. Haren ustez, urrats ura betiko materialetarako itzulera ere bazen: mihise gaineko olio‑pinturak, akuarelak edo, kasu honetan, paper gaineko tinta eta pastel‑koloreak erabiliko ziren berriro. Pixkanaka ikusiko dugunez, marrazkiak berebiziko garrantzia du Clementeren artean, ideiak arakatu, formak modu batera eta bestera erabili, eta berezko ikusmen‑hiztegia sortzeko aukera ematen baitio.
Koadro honetan artista ikus dezakegu 26 urte zituenean, baina gainerako autorretratu gehienetan bezala, ispilurik gabe egina dugu honako hau ere. Pintoreak barne‑egoera bat irudikatu nahi du, norberaren kontaketa, historia eta mitologia uztartzen dituen iradokizunez jantzitako bategitea hain zuzen. Joera honi neoespresionismo izena emango zitzaion gerora, laurogeiko hamarkadan.
Zer esanahi dute buruaren inguruan agertzen diren txoriek? Clementeren irudi gehienetan bezala, ez dago erantzun garbirik. Baina gizatiarraren eta animalia‑izaeraren arteko lotura estuaren gaia behin eta berriro jorratzen du gure artistak.