Clemente
Francesco Clemente-k giza gorputza bere lanean nola lantzen duen azaltzen digu
Bi pintore. 1980, gouachea eskuz egindako Pondicherry paper gainean. Paperak eskuz ehotako kotoizko olana du
Iruzkinak
Hamalau egonaldiak (8). 1981–82, olio‑pintura eta argizaria mihise gainean
- Izenburua:
- Hamalau egonaldiak (8). 1981–82, olio‑pintura eta argizaria mihise gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Tamaina | New York
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
1981eko neguan, New Yorken zela, Hamalau egonaldiak izeneko pintura‑ziklo handizalea lantzeari ekin zion Clemente-k. Haiexek izan ziren bere formatu handiko lehenbiziko olio‑pinturak, eta sorta hartako zenbait lan ikusgai ditugu areto honetan. Entzuten ari zaren bitartean, pintura batetik bestera ibil zaitezke, lan guztiak aztertu ahal izateko.
Gauean bere Broadwayko estudioan zela, berriki bizitzera joan zen hiri handi hura iruditzen zitzaiona eman zuen aditzera, besteak beste, komunitate afroamerikar sutsuari buruz zuen iritzia. Izenburuak gurutze‑bideko hamalau egonaldiak hartzen ditu oinarritzat, hau da, Jesukristo gurutziltzatu aurreko gertakariak. Baina Clementek darabilen iruditeria konplexua eta geruzatua oso pertsonala da, eta autobiografikoa dela ere esan genezake.
Clementeren asmoa paleta ilun batekin hastea izan zen, kolore berde eta beltzak nabarmentzeko, eta hala, irudiak bere kasa sortzen uzteko, gaueko itzalen aretan. Mihise hauek agerian uzten dute Clementek “barneko” argia deritzon ezaugarri garrantzitsua. “Ez naiz argitasunaz ari”, diosku, “barrutik loratzen den argiaz baizik, pinturari bizia ematen dion argi horri buruz alegia”.
Clementeren estilo asaldatua, zenbaitzuetan bortitza ere badena, aurreko belaunaldiko espresionistak ditu erreferentziatzat, Willem de Kooning besteak beste, izan ere, artista haiei esker bilakatu baitzen New York munduko “hiriburu artistikoa”.