Clemente
Francesco Clemente pinturak sortzeko prozesuari buruz hitz egiten
Nire baitako iluntasuna. 1988, pigmentua eta urrezko xafla
Iruzkinak
Hileta-pintura. 1987, tenpera linu gainean
- Izenburua:
- Hileta-pintura. 1987, tenpera linu gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Adiskidetasuna | Heriotza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | New York | Morton Feldman
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Teknikak:
- Tenpera
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Hileta‑pintura hau Clemente-k urte eta erdiz ausardia handiz landutako sorta bateko lana dugu. Sorta honetako lan guztiek bereizgarri oso pertsonala dute. New Yorkera bizitzen ohitu ahala, 1981 inguruan, lagun handiak egin zituen New Yorkeko artista gazteen artean. Laurogeiko hamarkada sormen biziko garaia izan zen, eta nahigabe handikoa ere bai. 1987rako, koadro hau margotu zuen urterako, hilda zeuden Andy Warhol eta Jean-Michel Basquiat. HIESak orduko giroa goibeltzen zuen heinean, Keith Haring-ek eta Robert Mapplethorpe-k birusa hartua zuten.
Hileta-pintura izeneko lan honetan lagun haien heriotza irudikatzen da. Erdigunean ikusten den korapiloak hildakoekin dugun loturaren ahultasuna iradokitzen du. Kutxa beltzaren inguruan bizi‑forma abstraktuak agertzen dira, motibo korapilatsuak osatuz bihurrituak. Pintoreak urtebete lehenago Egiptoko hilobietan ikusitako hieroglifikoen oroitzapenak dira irudiok. Formatu horizontalak, Clementeren lanean gutxitan agertzen dena, sendotu egiten du hilobiaren ideia hau, lurrerako gertutasuna alegia.
Morton Feldman konpositoreak ere eragin nabarmena izan zuen gure pintorearengan, laurogeiko hamarkadaren erdialdean askotan joaten baitzitzaion estudiora. Feldmanek musika‑tresna tradizionalak bildu zituen bere “paisaje soinudun“ gartsuetan, formula oso berrizaleak erabiliz. Hileta-pinturaren goiko eta beheko zatietan hildakoen ohorez idatzitako requiem baten zatia irakur daiteke, musika‑partituren modura.