Clemente
Erregea eta hilotza. 1992, akuarela Amalfi paper gainean
Oina. 1990, tenpera linu gainean
Iruzkinak
Zubia. 1995, akuarela eskuz egindako paper gainean
- Izenburua:
- Zubia. 1995, akuarela eskuz egindako paper gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Bizitza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espiritualtasuna | India | Gogoeta
- Teknikak:
- Akuarela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Abu mendia, India iparmendebaldean, erromesbidea izan da azken 2.000 urteetan gutxienez. 1985ean Clemente-k 51 egun eman zituen han, eta bizipen hori jaso zuen “51 egun Abu mendian” izeneko akuarela‑sorta batean. Sorta horretakoak dira areto honetan ikusgai ditugun margolan guztiak.
Zubia izeneko lanean agertzen den figura bakartiak pintoreak bizitza bidaiatzat ulertzeko duen modua irudikatzen duela dirudi, hau da, agerkunde izpiritualtzat. Beso zabalik, orekari eutsi nahian, kea eta sua oroitarazten duten forma itxuragabez betetako amildegia dagoela dirudienaren gaineko arkua zeharkatzen du.
Ibiltaria, Clemente bera bezala —New Yorken bizi den erbesteratu italiarra, behin eta berriro Indiara itzultzen dena— bi aukeren artean dago, bere patua zein izango ote den zehaztea ezinezkoa zaion arren. Koadroan agertzen diren irudiek Dante-ren Infernuko ilustrazio klasikoak ezagutzen zituela salatzen dute, ilustrazio haietan erromes bat ikusten baita agerkundearen bila.
Koadroetan ezezik, idatzizko oharretan ere Abu mendiari buruzko iritzia jaso zuen Clementek. Den‑dena espero izan zuen modukoa omen zen: “Jendea, haitzak, haitzulo naturala, dena bat zetorren behar zuen moduan. Beste bizitza batean han izan banintz bezalakoa da”.