Clemente
Clemente-ren erreakzioa Indiara iristean
Francesco Clemente Indiari buruzko iritzi osagabeen antolamenduari buruz mintzo zaigu
Iruzkinak
Pondicherry pastelak. 1979–80, 71 lamina, tintaz, pastelez, ikatz‑ziriz, gouachez eta grafitoz landuak, paper gainean
- Izenburua:
- Pondicherry pastelak. 1979–80, 71 lamina, tintaz, pastelez, ikatz‑ziriz, gouachez eta grafitoz landuak, paper gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Erakusketak | Herri-kultura | India | Alaitasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Teknikak:
- Pastela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Paper gainean landutako 82 lan txikiz osatutako serie honek Madrastik gertu dagoen hiri baten izena du. Hiri horretan ashram ezagun bat dago: munduko paper ekoizpen‑gunerik garrantzitsuenetakoa.
Pondicherry pastelak hainbat berrikuntza ekarri zituen Clemente-ren pinturan, hauek izan baitziren landuko zituen lehenbiziko pastelak. Koadro hauetako kolore fresko eta lañoek ederki islatzen dute India hegoaldeko argiak Clementerengan sortutako poztasuna. Artistak berak zera esan zuen halako batean: “Ilunabarrean kolore guztiak sortzen dira, eta denak ere pastel koloreak dira”.
Clementek multzotan bildutako irudiak sortzeko joera du, gai bat edo gehiago nahastuz. Pondicherry pastelak izan zen gure artistaren formatu handiko lehen obra‑multzoa, eta koadro haiek aukeratu zituen New Yorken egindako bakarkako lehen erakusketarako, 1980an.
Hainbat eragin nabarmentzen dira Clementeren koadro hauetan, hala nola, Indiako miniaturen pintura klasikoaren gure garaiko iruditeria herrikoiarena. Koadro hauetan agertzen diren irudi askok agerian uzten dute pintoreak “gauza arruntekiko” duen maitasuna. Sabaiko haizagailu bat, lorontzietan sartutako palmondoak, arrosarioa… objektu bakoitzak nolabaiteko garrantzi‑ukitua hartzen du, azalera itxuraz arrunt baten azpian ezkutuko boterea duen zinginarri magiko bat bailitzan.