Clemente
Guraizeak eta tximeletak. 1999, olio‑pintura olan gainean
Anil koloreko gela. 1983–84, anil‑koloreko tindagaia eta ikatz‑ziria zilarrezko eranskinekin, eskuz egindako Pondicherry paper gainean. Papera eskuz ehotako kotoizko xingolez lotua dago
Iruzkinak
Priapea. 1980, freskoa
- Izenburua:
- Priapea. 1980, freskoa
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Giza gorputza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Italia | Tradizioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Freskoa
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Clemente-k baliabide tradizionalekiko duen interesa antzinako pintura freskoen teknika artistikoraino luzatzen da. Priapea izeneko koadro hau Erroman sortu zuen 1980ko udan, familiarekin New Yorkera bizitzera joan baino urtebete lehenago hain zuzen.
Freskoaren teknikak konfiantza handia eta esku segurua eskatzen dio teknika hori darabilen artistari, igeltsuzko gainazal busti baten gainean margotu behar baita, horma edo sabai baten gainean. Lehenik eta behin, burutuko duen lanaren plangintza zehatza egin beharko du artistak, eta ondoren, azkar‑azkar lan egin beharko du igeltsua lehortu eta koloreak hormetan itsatsi aurretik. Lehortutakoan, fresko tradizionaletan, Migel Anjelek margotutako Sixtotar Kaperako freskoan adibidez, ezin da aldaketarik egin, honelako freskoak leku batetik bestera aldatzeak, eskultura erraldoiak toki batetik bestera aldatzean sortzen diren arazo berak dakartza eta.
Clemente baliabide hau berriro asmatzen saiatuko zen, bere noraezeko bizimodura egokitzeko, eta horretarako, beira‑zuntzezko sendogarri bat erabiliko zuen, zaharberritzaile erromatar batek bereziki beretzat landua.
Fresko moderno honetan oso gai egokia aukeratu zuen Clementek: iraganaren eta orainaren, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko tirabirak, artista guztiek heldu beharreko auzia baita hori. Behe aldean, ezkerretan gorbata jantzita agertzen den irudia artista bera dugu. Ikusi, bestalde, koadroan agertzen diren kerubin alaiak —putti italieraz—, artistaren hainbat gorputz‑atalekin jolasean ikus daitezkeenak. Hauek denak Rafael bezalako maisu italiar handien erreferentziak ditugu.
Clementek esan izan duenez, Italiatik urrutira jo zuen arte, India eta Estatu Batuak bezalako herrietara jo zuen arte, ez zen gai izan bere ondare italiarrari aurre egiteko, lan honek zehazki frogatzen digunez.