Clemente
Zubia. 1995, akuarela eskuz egindako paper gainean
Francesco Clemente-k giza gorputza bere lanean nola lantzen duen azaltzen digu
Iruzkinak
Oina. 1990, tenpera linu gainean
- Izenburua:
- Oina. 1990, tenpera linu gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Giza gorputza | Sorkuntza artistikoa
- Teknikak:
- Tenpera
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Oina giza gorputzeko hainbat atal irudikatzen dituzten 27 pintura eta 23 marrazkiz osatutako multzoko koadroa dugu. Serie berezi honetako lan hauek areto honetan eta honen ezkerretan dagoen aretoan ditugu ikusgai.
Francesco Clemente-k Testa Coda izenburua jarri zion serie honi. Italieraz testa hitzak burua esan nahi du, eta coda hitzak buztana. Esaldi osoa “alderantziz” edo “buruz bera” itzul genezake, eta gorputz‑zatien berrantolaketa erradikal bat aurkezten digute, gorputzaren antolamendua ohikoaz bestelako ikuspegi guztiz berrizale batetik ikusteko gonbitea eginez.
Oin hauek azpitik ikusten dira, eta ez ohiko ikuspegi horretatik ikustean, hileta batean etzanda dagoen hilotzaren irudia etor dakiguke burura. Oinzolako zuloek hainbat gauza iradokitzen dituzte: Kristoren estigmak edo zauriak, edota bagina odoltsuak. Baina zuloetan barrena isurtzen den substantzia‑uholdeak ez du odolaren moduko jokamoldea, gorozkien modukoa baizik.
Clementerentzat, gorputza ez da izatasun bakartua. Gure gorputzeko irekiune askoren bidez, harremanetan jartzen gara askoz mundu zabalago batekin. Berez irekiunerik agertzen ez den tokian irekiunea agertzean, artistak giza gorputzaz dugun ikuspegia zabaltzeko eskatzen digu, hau da, gure gorputza kanpo eta barne errealitateen arteko lotura bizitzat har dezagula.