Clemente
Pinturen ama. 1995, tenpera linu gainean
Robert Creeley-ren Zisnea
Iruzkinak
Zisnea. 1997, olio-pintura olan gainean
- Izenburua:
- Zisnea. 1997, olio-pintura olan gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Perspektiba | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua
- Artelan motak:
- Pintura | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Lauren Hutton:
Zisnea izeneko lan honetan, autorretratu bat eta zisne baten irudia parekatzen ditu Clemente-k. Biak itxuragabetu egin dira anamorfosia izeneko teknikaren bidez. Teknika horrek desitxuratu egiten ditu irudiak, eta angelu zehatz batetik edo ispilu berezi batez begiratzean soilik ikusten da irudia den horretan. Baina Francescoren helburua ez da perspektibarekin jokatzea, irudien jariakortasuna agerian uztea baizik.
Garai batean animalien irudiak hizkera sinboliko partekatu baten zati ziren. Erdi Aroko Europan, animalia bakoitzak esanahi nabarmen eta argia zuen. Zisneek araztasuna, adorea, zintzotasuna irudikatzen zuten. Kondairaren arabera, zisnea, bere bizitza osoan zehar txistu‑antzeko soinua kantatzen jardun ondoren, kantu eder bat abesten hasi zen hil aurreko uneantxe.
Zisne bat eta bere aurpegia elkarren ondoan jarriaz, lotura bat ezartzeko gonbitea egiten digu Francescok, gutxienean konturatzeko garai batean irudi horiek zerabiltzan esanahiaren munduak, askoz orden gutxiagoko emaitza, baina, aldi berean, elkarte berri eta subjektiboetara askoz zabaltasun handiagoa zuena, utzi digula.