Clemente
Robert Creeley-ren Zisnea
Priapea. 1980, freskoa
Iruzkinak
Guraizeak eta tximeletak. 1999, olio‑pintura olan gainean
- Izenburua:
- Guraizeak eta tximeletak. 1999, olio‑pintura olan gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Sorkuntza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Artelan motak:
- Pintura | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Lauren Hutton:
Francesco-k oso serio hartzen du artearen adierazpen‑indarra. Behinola zera esan zuen: “Nire ustez irudien hizkuntza da pentsatzeko modu logikoa, arrazionala eta zuzena. Eta badakit modu horretara pentsatzeko gai naizela.”
Guraizeak eta tximeletak, 1999an margotua, olan karratu edo ia karratuen gainean egindako pintura‑serie bateko koadroa dugu. Berrikitan egindako serie honetan formatu ez‑ohiko samarra darabil, eta horren bidez bere lanean aspaldidanik agertu izan ohi den gai bat jorratzen du Francescok: larritasun sexuala.
Izenburuan aipatu ez arren, hiru emakumeren bihurguneak agertzen zaizkigu, konposizioko irudi nagusi bilakatuz. Emakumeok dantza arriskutsu batean ari direla dirudite, hiru tximeleta eta guraize bana dutela.
Irudi hauek guztiak batzen dituen ezaugarria alde biko simetria da, eta horri esker, irudi bakoitzak besteak irudika ditzake nolabait ere. Baina gertuagotik begiratuz gero, bategite are txundigarriagoak antzemango ditugu. Emakume burusoilaren begietan intsektu itxurako antenak loratzen dira; eta tximeletek, berriz, guraize itxien antzeko gorputza dutenak, ilea dute buru gainean.
Itxuraldatzeen orgia osatuz, izaki bizidun hauek elkarrengan urtzen direla dirudite, batzuk besteekin funtsezko ezaugarriak trukatzen dituztela. Guraize bizigabeak dira bere horretan jarraitzen duten bakarrak, aldatu gabe, zabalik, kementsu, eta paradoxikoki bizirik, mehatxu edo promesa eginez.