Clemente
Alba-ren gosaria. 1984, gouachea paper gainean
Zubia. 1995, akuarela eskuz egindako paper gainean
Iruzkinak
Erregea eta hilotza. 1992, akuarela Amalfi paper gainean
- Izenburua:
- Erregea eta hilotza. 1992, akuarela Amalfi paper gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Bizitza | Heriotza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Tamaina | Herri-kultura | India
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Teknikak:
- Akuarela
- Artelan motak:
- Ilustrazioa
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Artistek bizi diren eta lan egiten duten tokiarekiko sentikortasun bizia izateko joera dute. Eta horixe gertatzen da Francesco Clemente-ren kasuan ere, mundua goitik behera zeharkatu baitu inspirazio bila. Ikusgai dugun akuarela erraldoi hau, berau sortua izan zeneko klima tropikalak agerian uzten duten materialez egindako sorta batekoa da.
Akuarelak aplikatzeko modu onena gainazal busti batean disolbatzea izaten da. Papera lehortu ahala bustitzeko premiari aurre egiteko, akuarelen formatuak txiki samarrak izaten dira oro har. Baina Itsasoko liburua serieko akuarelak Jamaikan eta Indian eginak dira, eta herri haietako giro‑hezetasuna %100ekoa denez, bitarteko honetan gutxitan erabili ohi den neurriko lanak egin ahal izan zituen gure pintoreak.
Clemente txundituta daukaten Indiako kulturako alderdi ugarien artean, “kathatxakra” edo kontakizun ziklikoak nabarmendu ditzakegu. Ziklo hauetako batean ondoko ipuina kontatzen zaigu: bazen behin errege bat, etengabe bihurritzen ari zen hilotz bat bizkarrean eramatera behartuta zegoena; erregea, jakina, hilotza mendean hartzen saiatzen zen, baina horretarako hainbat igarkizun asmatu beharko zituen. Igarkizunek egia ezkutatzen dute azalera iruzurti baten atzean. Ilustrazio honetan, erregea eta hilotza tonu berberez margotuta daude: bizitza eta heriotza elkarrekin bidaia bakar batean.
Aurrerago, erakusketa honetako “Zinginarriak eta otoitzak” izeneko atalean gai hau bera inspiraziotzat duten sei eskultura ikusiko ditugu.