Clemente
Hamalau egonaldiak (8). 1981–82, olio‑pintura eta argizaria mihise gainean
Clemente-ren erreakzioa Indiara iristean
Iruzkinak
Bi pintore. 1980, gouachea eskuz egindako Pondicherry paper gainean. Paperak eskuz ehotako kotoizko olana du
- Izenburua:
- Bi pintore. 1980, gouachea eskuz egindako Pondicherry paper gainean. Paperak eskuz ehotako kotoizko olana du
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Giza gorputza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Paisaia | Herri-kultura | India
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Teknikak:
- Gouache
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Lauren Hutton:
Francesco 1973an joan zen Indiara lehenbiziko aldiz, artean 21 urte zituela. Italiako gizartean ikusi zituen joera atzerakoietatik ihesi egiteko irrikatan, India aukeratu zuen, irits zitekeen lekurik urrutikoena iruditu baitzitzaion.
Herri hartan bere amets zoroenetan iruditutakoa gainditzen zuten bizitasuna eta aniztasuna aurkitu zituen. Txundituta utzi zuten Indiako erlijioak eta filosofiak, baina baita hango kultura herrikoiaren nahas‑masa sutsuak ere: filmetako horma-irudi itzelak eta jainko‑jainkosa hinduen igeltsuzko estatuatxoak, telebistako foiletoietako izarrak irudikatzen zituzten zorion‑txartelak, eta santuen bizitzen berri ematen zituzten komikiak. Hori guztia aurkitu zuen Clementek Indian.
Bi pintore izeneko koadro honetan, gerora barru‑barrutik ezagutzera iritsiko zen kultura harekin lehenbiziko aldiz topo egitean Francescok aurkitutako promesak eta erronkak hauteman daitezke. Hainbat paisajeren gainean irudikatutako kolore desberdinetako gorputzak dituzten bi figura hauek elkar frogatzen ari direla dirudite, biak ere jatorri beretik atera eta beren izaera babesteko borrokan ari direla.
Lan erraldoi hau egiteko, Indian bertan eskuz egindako pikor handiko bederatzi orri itsatsi zituen elkarren ondoan. Honek Indiaren kutsua gehitu zion bere lanari, eta bidaiatzean pintura fardeltxo baten moduan tolesteko aukera eman zion, bastidore handi bat erabili izan balu, guztiez ezinezkoa izango zitzaiona, bestalde.