Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Erretratuari buruzko sarrera
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta politika | Bildumagintza | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Biluzia | Erlijio-margoa | Erretratua eta autorretratua | Genero-margoa | Historia-margoa | Mitologia-margoa | Natura hila | Paisaia | Kunsthistorisches Museum | Viena | Frantzisko Jose I.a | Habsburgoko Maximiliano I.a
- Aipatutako artistak:
- Durero, Alberto | Holbein, Hans | Rubens, Peter Paul | Tintoretto, | van Dyck, Anton | Velázquez, Diego
Ongi etorri Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a erakusketara.
Iberdrolaren babesari esker gauzatutako erakusketa honek munduko fondo artistiko apartekoenetakoa duen Vienako Kunsthistorisches Museum-eko maisulanak aurkezten ditu.
XIX. mendean, Austriako enperadoreak, Frantzisko Jose I.ak, jauregi bat eraikitzeko agindua eman zuen, Austriako Etxeak zituen bilduma artistikoak bertan jaso eta sailkatzeko, Vienako hainbat lekutan sakabanatuta baitzeuden. Jauregi hura Kunsthistorisches Museum-a izango zen.
Familia inperial austriarra arte-bildumazale handia zen, baita espainiarra ere, hau da, Habsburgoko etxea. Zaletasun hura askoz ere lehenago, XV. mendean, sustraitu zuen Maximiliano I.ak eta lau mendez luzatu zen. Bildumaren helburu nagusia, belaunaldiek aurrera egin ahala, Habsburgotarren dinastia goraipatzea izan zen.
Gaur egun, hainbat generok eta diziplinak osatzen dute Vienako bilduma zabala, antzinako Egiptoko edo Antzinate klasikoko artelanetatik Neoklasizismoraino. Erakusketa honetan, Guggenheim Bilbao Museoak fondo artistiko zoragarri honen artelan-sorta joria bildu du, besteren artean, Durero, Holbein, Tintoretto, Rubens, Van Dyck eta Velázquez maisu handienak.
Erakusketa sei sailetan dago banatuta, artearen historian nagusitu izan diren generoen arabera: erretratua, pinturan ez ezik eskulturetan eta monetetan ere landua; historia-pintura, gai historikoak, mitologikoak eta erlijiosoak irudikatzen dituena; biluzia; genero kostunbrista; natura hilak edo bodegoiak; eta, azkenik, paisaia.