Edukira zuzenean joan

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a

Wolfgang Mayr: Azalera askoko eguzki-koadrante ekuatoriala (1604)

Info gehiago

Monetak: Medaila: Felipe Ederra, Gaztelako, Leongo eta Granadako errege zela, eta Fernando I.a, Hungariako eta Bohemiako errege zela, eta Felipe III.a Espainiako erregearen medaila

Info gehiago

Iruzkinak

Leone Leoni: Hungariako Maria erregina alarguna (1555 g.g.b.) eta Erliebea Karlos V.a enperadorearen erretratuarekin (1555 g.g.b.)

Izenburua:

Erakusketa:
Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Gaiak:
Artea eta historia | Artea eta politika | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Markoa | Materiala | Armadurak | Jantziak | Moda-osagarriak | Idulkia | Erretratua eta autorretratua | Mühlbergeko gudua | Herbehereak | Espainiako Karlos I.a | Hungariako Maria | Aristokrazia
Mugimendu artistikoak:
Manierismoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Leoni, Leone

Erretratuak ez dira pintura-generoan bakarrik ematen. Hemen ikusten ditugun bi obrak estatua bat eta erliebe bat dira, Leone Leoni artista italiarrak brontzez eginak.

Irudikatutako bi pertsonaiak Habsburgotarrak dira. Bustoa Maria Gaztelakoarena da, Karlos V.a enperadorearen ahizpa eta Hungariako Luis II.a erregearen alarguna. Senarra hil ondoren, Mariak gaitasun handiz gobernatu zituen Herbehereak bere anaiaren izenean. Hala ere, bizitza publikotik aldendu nahi zuen eta bere iloba Felipe gobernuaren kargu hartzeko Bruselara iritsi zenean, Mariak tamaina naturaleko brontzezko bi estatua enkargatu zizkion Leoniri, bata bere buruarena eta bestea Feliperena, agintea ilobari utzi ziola oroitzeko.

Bustoak alargun jantzita erakusten digu Maria, senarra hil zitzaionetik erabiltzeari utzi ez zion janzkerarekin. Bere itxurari asko laguntzen ez dioten burukoaz eta beloaz gainera, Mariaren aurpegiera ez da, ez, polita eta, izan ere, nabarmena da Habsburgotarrengandik datorkion masailezurra. Beraz, mirestekoa da Leoniren lana, ausartasunez erakusten duelako Mariaren aurpegiera gogorra, handitasuna eta begirunea iradokitzeari utzi gabe. Bestalde, tolesduratan sumatzen den birtuosismoa da bizitasun ukitu bakarra.

Erretratuaren soiltasunarekin kontrastatuz, ornamentaziorako zuen zaletasunaz baliatu zen Leoni zokaloa egiteko. Zokaloa joritasunez dago dekoratuta akanto-hostoekin, kiribildurekin eta delfinekin, eta era horretan erakusten du artistak bere benetako talentua. Zokaloa irudikapenaren parte bihurtu da, eta irudiarekin halako kontraste handia izatean nabarmendu egiten da duen espresio neurritsua. Zokaloa konposizioan integratzen den lehenengo aldia da hau, orokorrean, funtzio arkitektonikoa besterik betetzen ez zuen osagaia zelako, eta bai Antzinatean bai garaiko artelanetan, sinple-sinplea izan ohi zen beti.

Leoniren beste obra hau erliebe bat da, Karlos V.a enperadorearen erretratua erakusten duena. 1549an, Bruselara joan zen Leoni enperadorea erretratatzera, hogeitahamar urte besterik ez zituela bere boterearen goren unean zegoenean. Bi urte lehenago Mühlbergko gudua garaitu ondoren, bertan eraman zuen armadurarekin erretratatzea erabaki zuen.

Armadura erraz asko antzeman daiteke, zerrenda hozkatuez osatutako dekorazio deigarriagatik. Era berean, erliebe honetan, erromatar enperadoreen tradizioari jarraituz irudikatuta agertzen da Karlos, soslaiez eta erramuz koroatuta. Dena den, medailoien erretratugile gisa Leonik duen gaitasun handiari esker, enperadorea, heroi gisa ez ezik, pertsona gisa ere aurkezten zaigu: begien bistakoa da Habsburgotarren masailezur nabarmena eta, horretaz gainera, ondo asko antzeman daitezke kopetan dituen zimur sakonak eta lokian dituen zainak. Erretratu hau, manierismoaren estiloko apaingarri ikusgarriak dituen marko batekin osatuta dago.

BESTE ATALAK

Sarrera

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Erretratuari buruzko sarrera

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Sejemkara Amenemhat V.a faraoiaren estatua baten bustoa (1783–1780 K.a.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Emakume tolemaiko baten erretratua (Arsinoe II.a edo III.a) (III. mendea Kristo aurretik)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Momia baten erretratua: Gizon bizarduna (II. mendea Kristo ondoren)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hans Holbein Gaztea: Jane Seymour (1536 g.g.b.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Lorenzo Lotto: Urregile baten hiru ikuspegi (1525/1535 g.g.b.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Jacopo Robusti, Tintoretto goitizenez ezaguna: Bizar zuridun gizona (1570 g.g.b.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Tiziano Vecellio: Benedetto Varchi (1540 g.g.b.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Diego Rodríguez de Silva y Velázquez: Margarita Teresa infanta soineko urdinarekin (1659)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Anton van Dyck: Gizon baten erretratua arnesarekin (1622/1623 g.g.b.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Historiari, Mitologiari eta Erlijioari burruzko sarrera

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Peter Paul Rubens: Jesus hilaren aurreko erosta (1614)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Peter Paul Rubens: Magdalena penitentea eta bere ahizpa Marta (1620 g.g.b.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Orazio Lomi Gentileschi: Magdalena penitentea (1621/1623 g.g.b.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Biluziari buruzko sarrera

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Tiziano Vecellio: Marte, Venus eta Kupido (1546. urtearen ondoren)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Jacopo Negretti, Palma il Vecchio deitua: Ninfak bainua hartzen (1525/1528 g.g.b.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Ohitura-pinturei buruzko sarrera

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Alessandro Magnasco: Galdeketa espetxean (1710/1720 g.g.b.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Natura hilari buruzko sarrera

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Giuseppe Arcimboldo: Sua (1566)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Jan Brueghel Zaharra: Lore-sortatxoa buztinezko ontzian (1607 g.g.b.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Wolfgang Mayr: Azalera askoko eguzki-koadrante ekuatoriala (1604)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Leone Leoni: Hungariako Maria erregina alarguna (1555 g.g.b.) eta Erliebea Karlos V.a enperadorearen erretratuarekin (1555 g.g.b.)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Monetak: Medaila: Felipe Ederra, Gaztelako, Leongo eta Granadako errege zela, eta Fernando I.a, Hungariako eta Bohemiako errege zela, eta Felipe III.a Espainiako erregearen medaila

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Paisaiari buruzko sarrera

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Joachim Patinier: Santa Katalinaren martirioa (1515. urtearen aurretik)

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Thomas Gainsborough: Suffolkeko paisaia (1749 g.g.b.)