Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Peter Paul Rubens: Magdalena penitentea eta bere ahizpa Marta (1620 g.g.b.)
Biluziari buruzko sarrera
Iruzkinak
Orazio Lomi Gentileschi: Magdalena penitentea (1621/1623 g.g.b.)
- Izenburua:
- Orazio Lomi Gentileschi: Magdalena penitentea (1621/1623 g.g.b.)
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Pertsonaia mitologikoak | Artea eta erlijioa | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Biluzia | Erlijio-margoa | Katolizismoa | Maria Magdalena | Erotismoa | Errukia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Gentileschi, Orazio
Damutasun erlijiosoaren irudi honek erotismo paganoaren ageriko adibide batean oinarrituta dagoela ematen du. Magdalena penitente hau, azkenaldiko ikerlanen arabera, Gentileschi-k aurretik egina zuen Danae obra eredutzat hartuta margotuta dago: mito grekoaren protagonista, aitak haitzulo batean sartutakoa eta Zeus jainkoak seduzitutakoa. Hala, hasiera batean inolaz ere Magdalena bat irudikatzea asmotzat hartu ez izateak azalduko lituzke irudiaren inguruan oraindik ere existitzen diren konnotazio erotiko handiak eta biluzik erakutsi izana.
Protestantismoak penitentziako sakramentua kondenatu izanari erantzunez, Eliza Katolikoak damututako bekatariaren emakumezko eredutzat hartu zuen Maria Magdalena. Lurreko plazerak baztertu zituen hark Jesukristoren jarraitzaile handienetako bat izateko. Bere bizitzako azkeneko hogeita hamar urteak haitzulo batean penitentzia egiten eman zituen, bere burua Jainkoaren borondatearen esku utziz, antza denez hemen bere biluztasunak adierazten digun bezala. Jainkoaren maitasunarekin izandako uztartze espiritualaren estasia izan zen jaso zuen ordaina, goialdetik jaisten den argiak irudikatutakoa. Gentileschik Maria Magdalenaren posturaren bidez aditzera ematen digu estasi mistiko hori, ahoa erdi zabalik, burua atzerantz eta begirada galduta duela, jainkotasunaren handitasunaren aurrean errenditurik.