Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Monetak: Medaila: Felipe Ederra, Gaztelako, Leongo eta Granadako errege zela, eta Fernando I.a, Hungariako eta Bohemiako errege zela, eta Felipe III.a Espainiako erregearen medaila
Joachim Patinier: Santa Katalinaren martirioa (1515. urtearen aurretik)
Iruzkinak
Paisaiari buruzko sarrera
- Izenburua:
- Paisaiari buruzko sarrera
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Erlijio-margoa | Historia-margoa | Paisaia | Katolizismoa | Trentoko Kontzilioa | Kontrarreforma | Ingurunea eta natura | Flandes
- Mugimendu artistikoak:
- Errenazimentua | Erromantizismoa | Manierismoa
Erakusketaren azkeneko saila paisaiari eskaini zaio.
XVI. mendera arte, koadroen atzealdea girotzeko balio zuen osagarri bat besterik ez zen paisaia. Baina, pixkanaka, artistak arreta handiagoaz hasi ziren behatzen paisaiaren elementuak.
XV. eta XVI. mendeetako paisajista flandestar bikainek errealitatearen ilusio bat sortu nahi izan zuten euren paisaietan, eta aitzindari izan ziren hiru planoen artean, alegia lehen planoaren, distantzia ertainaren eta urruntasunaren artean, oreka bilatzen.
Paisajismoa, Goi Errenazimentuko eta manierismoko artistei esker bihurtu zen berez genero. Pintore haientzat, paisaiek ez zuten nahitaez naturaren erreprodukzio zuzenak izan behar; hau da, irudipenezkoak, historikoak, idealak edo sinbolikoak ere izan zitezkeen.
Kontrarreforman, aurreko garaietan ez bezala, arte erlijiosotik bereizi nahi izan zen paisaia. Baita famili eszenak edo natura hilak ere. Arte erlijiosoa, mendeetan arte “integrala” izan zena, ezbairik gabe banandu zen orduan arte profanotik. Zentzu horretan, Kontrarreformako arteak pasadizo erlijiosoen eszenatoki izateko bakarrik onartzen zuen paisaia, edo irudi sakratuen marko izateko. Paisaiak, berezko balioa duen genero gisa, denbora behar izan zuen bizitza propioa berriro lortzeko. Artista batzuk bakarrik ausartu ziren Trentoko Kontzilioaren arauak urratzera, Kontrarreforma katolikoaren oinarriak finkatu zituenarenak, natura bakarka hartuta margotzeari ekinez.
Geroago, XVIII. mendean sartuta, pintoreskoak eta erromantikoak bilakatu ziren paisaiak, eta naturaren alderdi aldakorrak jasotzen hasi ziren, klima esate baterako, euria eta eguzkia, baretasuna eta ekaitza erakutsiz.