Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Orazio Lomi Gentileschi: Magdalena penitentea (1621/1623 g.g.b.)
Tiziano Vecellio: Marte, Venus eta Kupido (1546. urtearen ondoren)
Iruzkinak
Biluziari buruzko sarrera
- Izenburua:
- Biluziari buruzko sarrera
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta erlijioa | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Genero artistikoak | Biluzia | Erlijio-margoa | Historia-margoa | Mitologia-margoa | Edertasuna | Katolizismoa | Trentoko Kontzilioa | Kontrarreforma | Grezia | Michelangelo Buonarroti | Aristokrazia
Sail hau biluziari buruzkoa da.
Gorputz biluziak historiaurretik irudikatu izan diren arren, biluzia, genero artistiko gisa, V. mendean sortu zen Grezian. Genero honen bidez edertasunaren ideala irudikatu nahi zen, grekoentzat ongiaren eta egiaren sinboloa zena. Artearen historian, ideala eta erreala, espirituala eta lurkoia denaren arteko elkargunea izan da biluzia.
Kontrarreformak galarazi egin zuen biluzia, arte akasgabea indartzeko, Elizak “txukuntzat” hartzen zuena arte erlijiosora itzultzeko saioan. Izan ere, Errenazimentuko askatasunen kontra Elizak izandako borrokaren emaitza gisa, maisu handiek sortutako irudi biluzietako batzuk, besteren artean Migel Anjelenak, beloekin estaltzeko agindua eman zen. Kontrarreforma katolikoaren oinarriak ezarri zituen Trentoko Kontzilioaren ondoren, Elizako agintariek aho batez debekatu zuten biluztasuna. Denborarekin, ordea, biluzia arte sakratuan debekatu zen, gai paganoetan artistari askatasuna emanez, batik bat Antzinate klasikoarekin, mitologiarekin eta eszena heroikoekin zerikusia zuten gaietan, nobleen egoitzetarako edo jauregietarako lantzen ziren horietan.