Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Sejemkara Amenemhat V.a faraoiaren estatua baten bustoa (1783–1780 K.a.)
Momia baten erretratua: Gizon bizarduna (II. mendea Kristo ondoren)
Iruzkinak
Emakume tolemaiko baten erretratua (Arsinoe II.a edo III.a) (III. mendea Kristo aurretik)
- Izenburua:
- Emakume tolemaiko baten erretratua (Arsinoe II.a edo III.a) (III. mendea Kristo aurretik)
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Historia | Tolomeoen dinastia | Efeso | Arsinoe II.a | Arsinoe III.a
- Artelan motak:
- Eskultura | Moneta
Emakumezko buru hau antzinako Efeso hirian (oraingo Turkian) aurkitu zuten, bertako antzokiaren hondakinen artean. Dituen ezaugarriak ikusita (esate baterako, buruaren tamaina, zinta eta aurpegiera idealizatuak), subirano bat dela ematen du. Zein den ezin daiteke zehazki jakin, Arsinoe II.a Filadelforen (K.a. 316. eta 268. urte bitartean bizi izandakoaren) eta Arsinoe III.a Filopatorren (K.a. 204. urtean hildakoaren) antza duelako. Egun ez dakigu ziur bi horietatik zein den.
Bi Arsinoe-ak garrantzi handiko pertsonak izan ziren Efeson, Greziako garai klasikoaren gainbeheraren eta erromatar boterearen goraldiaren arteko trantsizio garaian. Garai hari aldi heleniarra deritzo, grezierako helen ahotsetik eratorritako terminoa, greko esan nahi duena.
Biak izan ziren subirano tolemaikoak. Kristo aurreko 246. eta 196 urtean, Efeso hiria Inperio Tolemaikoarena zen. Tolomeoak dinastia heleniar bat ziren, Alejandro Magno hil ondoren Egipton ezarritakoa, eta 300 urtez erreinatu zuten. Azkeneko faraoia, Tolomeo XV.a izan zen; Kleopatraren eta Julio Cesar-en semea hil eta gero amaitu zen dinastia. Horren ondoren, Augusto enperadoreak erromatar probintzia bihurtu zuen Egipto, eta Inperiora anexionatu zuen.
Burua zenbait ikuspegitik begiratuz gero konturatuko zara, soslaiez, erretratua ia laua dela, moneta baten aurpegian grabatuta egongo balitz bezala. Izan ere, monetek izugarri lagundu dute subirano tolemaiko desberdinak identifikatzen, haien erretratuak, bakoitzak bere berezitasunak izan arren, idealizatuta daudelako eta elkarren artean antza handia dutelako. Adibide honetan, hauexek dira nabarmentzen diren ezaugarriak: begi txikiak, ertz zorrotzeko betazal beheak dituztenak, eta ahoa, txikia baita ere baina ezpain beteak dituena.