Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Diego Rodríguez de Silva y Velázquez: Margarita Teresa infanta soineko urdinarekin (1659)
Historiari, Mitologiari eta Erlijioari burruzko sarrera
Iruzkinak
Anton van Dyck: Gizon baten erretratua arnesarekin (1622/1623 g.g.b.)
- Izenburua:
- Anton van Dyck: Gizon baten erretratua arnesarekin (1622/1623 g.g.b.)
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Contrapposto | Moda-osagarriak | Erretratua eta autorretratua | Kunsthistorisches Museum | Ingalaterra | Flandes | Italia | Aristokrazia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Tiziano, | van Dyck, Anton | Veronese, Paolo
Erretratu hau da van Dyck Italian egon zen garaiko Vienako Kunsthistorisches Museum-ean kontserbatzen den bakarra; baina, ezin izan da jakin zein den bertan irudikatu zuen pertsonaia.
Koadroaren izenak bertan agertzen den ezaugarri deigarriena aipatzen du: arnesa. Azterlan batean jakin ahal izan zenez, arnesaren piezak 1560 eta 1580 urte bitartekoak dira, Italiako tailer batean eginak. Gazte aristokrata baten erretratu ideala da, testuinguru narratibo batean irudimenez kokatua. Gazteak aldakan du jarrita eskularruz estalitako eskua, gizonei soilik zegokien nagusitasun keinu kanonikoa alegia, eta jarrera ameslari batez ari da bere ezkerraldera begira.
Obra X izpiekin aztertu zenean, irudi batek azaldu zuen koadroa egiteko prozesuan van Dyckek gehiago nabarmendu zuela buruaren bira kontrapostoan. Van Dyck zazpi urtez bizi izan zen Italian eta, heldutasun artistikoa bertan lortzeaz gainera, eskari ugari jaso izan zituen erretratugile gisa. Hain zuzen ere, Italian eman zuen garaian, bere eredu zen Tiziano-rengandik ikasi zuen “trikimailu” hori, nahiz eta asmoa bestelakoa izan; hau da, garai hartan Genovan eta Erroman modan zegoen erretratuak “hitz” egitea. Van Dyckentzat, erabateko garrantzia zuen mugimenduaren aldiuneak.
Begiratu nola lortzen duen van Dyckek gizonaren larruazalaren leuntasuna eta metalezko arnesaren dirdira hotza bereiztea. Pertsonaiari nabari zaion bizitasuna eta kemena erretratu pribatu bat denaren seinale dira, ez baita van Dyckek egindako erretratu ofizialagoak bezain zurruna eta formala.
Bere pintzelkada arin eta bizkorrarekin eta kolore-sen apaintsuarekin (Tizianoren eta Verones-en eragina, alegia), erretratugile paregabea izatea lortu zuen van Dyckek, Flandesen, Italian eta Ingalaterran egon zen garaian eta pertsona nabarmenenak luxu handiz irudikatu zituen. Bere obretan halako malenkonia- eta adoregabezia-kutsua nagusitu ohi dira, eta agerian uzten dute irudikatutako pertsonen eta gauzen kalitatea eta gainazala jasotzeko gai den artista honen birtuosismoa.