Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Jan Brueghel Zaharra: Lore-sortatxoa buztinezko ontzian (1607 g.g.b.)
Leone Leoni: Hungariako Maria erregina alarguna (1555 g.g.b.) eta Erliebea Karlos V.a enperadorearen erretratuarekin (1555 g.g.b.)
Iruzkinak
Wolfgang Mayr: Azalera askoko eguzki-koadrante ekuatoriala (1604)
- Izenburua:
- Wolfgang Mayr: Azalera askoko eguzki-koadrante ekuatoriala (1604)
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Denbora | Zientzia eta Teknologia | Eguzki-erlojuak
- Aipatutako artistak:
- Mayr, Wolfgang
Wolfgang Mayr-ek, Azalera askoko eguzki-koadrante ekuatoriala obra honen egileak, Munichen lan egin zuen XVII. mendearen hasieran iparrorratzak fabrikatzen.
Eguzki-koadranteak, edo “eguzki-erlojuak”, itzalaren luzera kontuan hartuta, alegia astro erregeak azalera jakin batean proiektatzen duen itzalaren arabera denbora neurtzeko aukera ematen du markatutako eskala batekin. Eguzki-koadrante ekuatorialetan, itzalaren proiekzio-planoa ekuatorearen baliokide da eta, beraz, itzala proiektatzen duen hagaxkarekiko perpendikularra. Koadrante honek bost eskala desberdin ditu: hiru zilindriko eta bi lau, bakoitza dagokion hagaxkarekin. Behealdean, ateratzeko moduko iparrorratz bat du.
Begiratu ondo koadrantearen gainazalean grabatutako dekorazioa. Goialdeko triangeluek, bi aldeetan daudenek, Eguzkia eta Ilargia agertzen dituzte. Erdialdeko zirkuluak urteak dituen hilabeteak adierazten ditu, baita zodiakoaren ikurrak ere. Erdian ikus daitezkeen “IHS” letrak Jesukristoren erreferentzia dira.