Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Leone Leoni: Hungariako Maria erregina alarguna (1555 g.g.b.) eta Erliebea Karlos V.a enperadorearen erretratuarekin (1555 g.g.b.)
Paisaiari buruzko sarrera
Iruzkinak
Monetak: Medaila: Felipe Ederra, Gaztelako, Leongo eta Granadako errege zela, eta Fernando I.a, Hungariako eta Bohemiako errege zela, eta Felipe III.a Espainiako erregearen medaila
- Izenburua:
- Monetak: Medaila: Felipe Ederra, Gaztelako, Leongo eta Granadako errege zela, eta Fernando I.a, Hungariako eta Bohemiako errege zela, eta Felipe III.a Espainiako erregearen medaila
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta politika | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Moda-osagarriak | Erretratua eta autorretratua | Urrezko Ardi-larruen Ordena | Italia | Pisanello | Felipe Ederra | Felipe III.a | Felipe IV.a | Fernando I.a | Joan VIII.a Paleologoa | Klase sozialak | Aristokrazia
- Artelan motak:
- Artisautza | Medaila
- Aipatutako artistak:
- Gaci, Rutilio
Medailaren genero artistikoa Italian sortu zen 1438an: Ferrarako Kontzilioak eliza ortodoxoaren eta erromatarraren arteko uztartzea lortu nahi zuen mehatxu otomanoari aurre egiteko. Gertaera hura oroitzeko, Pisanello pintore italiarrak Joan VIII.a Paleologoa enperadore bizantziarrari erretratu bat egin zion eta marrazkia medaila batera eraman zuen metal urtuarekin hustuketa eginez. Horrela sortu zen medailaren tradizioa.
Medaila galdatua geroago iritsi zen Europako iparraldera, eta berehala zabaldu zen genero artistikoa hau gizarteko goi-mailetan. Erakusketa honetan bildu diren 50 aleen artean, begiratu ondo bi irudiak soslaiez aurkezten dituen medaila. XVIII. mendearen hasierakoa da, baina ezin izan da jakin zein den egilea. Aldeetako batean bakarrik dago galdatuta eta Fernando enperadorearen eta bere aita Felipe Ederraren busto gazteak erakusten ditu, biak garaiko burukoak jantzita dituztela eta, Urrezko Ardi-larruaren Ordenaren, Austriako Etxeari eta, batik bat, etxe horren adar espainiarrari lotutakoaren intsigniak zintzilikatuta dituzten lepoko lodiekin. Medailaren perimetroko inskripzioan Feliperen erreferentzia agertzen da, Gaztelako, Leongo eta Granadako errege gisa, eta Espainian zituen jabariak ere aipatzen dira. Fernandoren Alemaniako errege titulua agertzen ez denez, 1527 eta 1530 urte bitartean datatu ahal izan da.
Felipe III.a Espainiako erregearen medaila bi aldetatik dago galdatuta. Aurrealdean, monarkaren erretratua ikus daiteke, Felipe II.aren eta haren laugarren emazte Austriako Anaren semearena. Berriro ere, Urrezko Ardi-larruaren Ordenaren intsignia darama erregeak kate batetik zintzilikatuta. Atzealdean, lehoi batek adarrez osatutako gurutze bat du hatzaparretako batean, eta lantza bat bestean; irudiaren gainean agertzen den inskripzioak “bietarako prest” esan nahi du, erregea gerran hasteko nahiz bakeak egiteko prest zegoela aditzera emanez.
Medaila honen egilea Rutilio Gaci da, Toscanako eskultorea eta medailagilea. Madrila joateko deitu zioten Felipe IV.aren gortean zerbitzatzeko, Espainian medailagile gutxi zegoelako. Gainera, egin zituen eskulturengatik nabarmendu izan zen, zubiak apaintzeko bere irudiengatik batez ere.