Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Jacopo Robusti, Tintoretto goitizenez ezaguna: Bizar zuridun gizona (1570 g.g.b.)
Diego Rodríguez de Silva y Velázquez: Margarita Teresa infanta soineko urdinarekin (1659)
Iruzkinak
Tiziano Vecellio: Benedetto Varchi (1540 g.g.b.)
- Izenburua:
- Tiziano Vecellio: Benedetto Varchi (1540 g.g.b.)
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Artearen historia | Paragone | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Erbestea | Florentzia | Benedetto Varchi | Medici familia | Strozzi familia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Tiziano,
Erretratatutako pertsonaia hau, ustez, Benedetto Varchi humanista eta historialari florentziarra da. Liburu bat du eskuineko eskuan zabalik, tarte horretan irakurtzen ari zela eten izan balute bezala. Hala ere, X izpiekin egindako ikerlanetan ziurtatu ahal izan denez, hasiera batean eskularru batzuk edo zapi bat zuen esku horretan, gorteko erretratuen ereduekin bat etorriz. Ezkerreko besoa koloma baten harroinean du ezarria, jarrera nagia erakutsiz. Bere begirada, kontzentratuta eta pentsakor, esfortzu intelektualaren seinale izan daiteke.
Beste hiru erretraturi esker jakin ahal izan da zein den hemen ikusten dugun pertsona: Varchi da bera, Washingtongo National Gallery of Art-en dagoen medailoi batean soslaian irudikatua; eta Florentziako Uffizi galerian eta Liverpooleko Walker Art Gallery-n hurrenez hurren dauden bi erretratuetan agertzen dena.
1503an jaio zen abokatu baten seme; Varchik mende horretako hogeiko hamarkadan Storia Fiorentina idatzi zuen, bera hil ondoren argitaratu zutena. Harreman estua zuen Florentziako Strozzi bankari familiarekin, Medicitarren oposizio politiko nagusia zenarekin, eta hori dela eta alde egin behar izan zuen 1527an Florentziatik. Bolonian, Venezian, Erroman eta Paduan bizi izan zen, 1543an Mediciko Kosimo I.a duke handiak bere sorlekura, Florentziara, itzultzea utzi zion arte. Bertan, hitzaldi batzuk eman zituen Accademia Fiorentina-n, besteren artean paragone-ri buruz, hau da, arteen mailaren inguruko eztabaidari buruz, eta Florentziako artistei inkesta bat egin zien gai honetaz zuten iritzia jasotzeko. Varchi 1565an hil zen Florentzian, 62 urte zituela.