Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Anton van Dyck: Gizon baten erretratua arnesarekin (1622/1623 g.g.b.)
Peter Paul Rubens: Jesus hilaren aurreko erosta (1614)
Iruzkinak
Historiari, Mitologiari eta Erlijioari burruzko sarrera
- Izenburua:
- Historiari, Mitologiari eta Erlijioari burruzko sarrera
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Artea. Teoria | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Genero artistikoak | Erlijio-margoa | Historia-margoa | Mitologia-margoa | Biblia | Morala | Aristokrazia
- Aipatutako artistak:
- Cranach, Lucas | Durero, Alberto | Gentileschi, Orazio | Rubens, Peter Paul | Tiziano,
Bigarren sail hau historia-pinturari eskainitakoa da. Bertan, erruz irudikatzen dira gai historikoak, mitologikoak eta erlijiosoak, besteren artean, Cranach-en, Durero-ren, Gentileschi-ren, Rubens-en eta Tiziano-ren pinturen bidez, eta gai bera lantzen duten zenbait eskulturaren bidez.
Errenazimentutik XIX. mendera arte, pintura-maila gorentzat hartzen zen historia-pintura, erretratuaren, natura hilaren, ohitura-generoaren edo paisaiaren gainetik.
“Historia-pintura” terminoa ez zen mugatzen gertaera historikoak irudikatzera. Izan ere, edozein gai jasotzen zuen, literatura klasikoan, mitologian edo Biblian inspiratuta, betiere interpretazio dramatikoren bat baldin bazuen. Kasu ugaritan monarkia handien zerbitzura egon zen, baina beste zenbaitetan ikasbide edo lezio moralen bat atera ahal izateko eszenak irudikatzen zituen.
Areto honetan ikusiko dituzun obrek pasadizo ezagunak aditzera ematen dizkigute, Idatzi Sakratuetakoak, Antzinatekoak, mitologia klasikokoak eta XVIII. mendera arteko Europako historiatik jasotakoak.