Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Tiziano Vecellio: Marte, Venus eta Kupido (1546. urtearen ondoren)
Ohitura-pinturei buruzko sarrera
Iruzkinak
Jacopo Negretti, Palma il Vecchio deitua: Ninfak bainua hartzen (1525/1528 g.g.b.)
- Izenburua:
- Jacopo Negretti, Palma il Vecchio deitua: Ninfak bainua hartzen (1525/1528 g.g.b.)
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Giza gorputza | Pertsonaia mitologikoak | Ninfak | Bukolismoa | Eragin artistikoa | Paragone | Sorkuntza artistikoa | Perspektiba | Biluzia | Eszena-generoa | Mitologia-margoa | Paisaia | Michelangelo Buonarroti | Rafael | Espainiako Karlos I.a
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Durero, Alberto | Palma Zaharra, | Tiziano,
Paisaia bukoliko baten aurrean gaude hemen, bainua gaitzat hartuta irudikatua. Urmael baten ondoan, emakumezko talde bat lasaialdi bat hartzen ari da: batzuk uretan sartzen ari dira, beste batzuk lehortzen, eta beste batzuk patxadan etzanda daude, eszena behatzen. Ezkerraldean ile horiko emakume bat blusa kentzen ari da, eta eskuinaldean bi emakume daude zutik, uretan bustitzen. Jarrera desberdin hauek biluzia hainbat posetan eta ikuspegi desberdinetatik irudikatzeko aukera ematen dio artistari. Pinturaren atzealdean, basoaren tonu ilunak oso bestelakoak dira gorputz biluzien tonu argien aldean eta era horretara haien sentsualtasuna nabarmentzen da. Ezkerraldera, bigarren planoan, kolore gorrixka duten bi satirok ukitu klasikoa ematen diote generoko eszena honi. Diana eta bere ninfak antzeko eszenan irudikatu ohi dira baina, kasu honetan, eta satiroak agertu arren, ez dago elementu bat ere bainulari horietatik jainkosa zein izan daitekeen jakin ahal izateko.
Erakusketa honetako beste artista batzuk bezala, hemen, Palma il Vecchio-k pinturak eskaintzen dituen aukerak defendatzen ditu paragone-an: eskulturaren eta pinturaren arteko lehentasun artistikoari buruzko eztabaida alegia, pinturak ikuspegi batez bakarrik gorputzak irudikatu ditzakeelarik eskultoreen iritziz. Bainuaren aitzakiak aukera eman dio Palmari emakumezko gorputza askotariko ikuspegietan eta oso modu sinesgarrian aurkezteko.
Pintura honetan erreferentzia ugari daude antzinako eskulturari eta Palmaren garaikide ziren artisten obrari buruz. Ilea orrazten ari den ninfa, adibidez, Rafaelen artelan original batean oinarrituta dago; bigarren planoan agertzen diren emakumeek, uretan sartzen ari direnek, Migel Anjelek Cascinako guduari buruzko freskoa egiteko erabili zuen bozetoan irudikatutako soldadu florentziarrak gogorarazten dizkigute; eta lehen planoan dagoen emakumezko biluziak, Karlos V.arentzat Tiziano-k margotu zuen Venusa eta Durero-ren obra jakin batzuetako irudiak gogora ekar ditzake.