Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Ohitura-pinturei buruzko sarrera
Natura hilari buruzko sarrera
Iruzkinak
Alessandro Magnasco: Galdeketa espetxean (1710/1720 g.g.b.)
- Izenburua:
- Alessandro Magnasco: Galdeketa espetxean (1710/1720 g.g.b.)
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Bildumagintza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Genero-margoa | Gerra | Flandes | Holanda | Florentzia | Jacques Callot | Medici familia | Espetxea | Indarkeria | Klase sozialak
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Magnasco, Alessandro
Galdeketa espetxean obra hau, baliteke gerraren ondoriozko zorigaitzen eta une latzen irudi-sorta batekoa izatea. Ikerlariak bat datoz Magnasco Florentzian bizi izan zen garaiko irudiak direla adieraztean, 1703 eta 1711 urte bitartekoak. Florentzian, Medicitarren bildumak ezagutzeko aukera izan zuen Magnascok, baita gertutik aztertzeko Jacques Callot artista frantsesaren “desastreak”, obra honen inspirazio-iturri izandakoak, eta Holandako eta Flandesko pinturan sarritan agertu ohi diren soldaduen eszenak ere.
Galdeketa irudikatzen duten bi talde nagusien inguruan –aurrean eskuinetara “asto espainiarra” eta erdian “balantza-urka”– generoko eszenak daude antolatuta: epaituak, lepotik kateatuta haiek konbentzitzen saiatzen ari diren fraideekin, lekaioak, erretzen edo suaren inguruan bilduta, eta preso bat, bere txandaren zain hankak “zepoan” harrapatuta dituela.
Eszena hau “Inkisizioaren galdeketa” gisa ere ezagutzen den arren, galdeketa egiten ari direnen janzkera magistratuenarekin bat dator eta, beraz, baliteke epaiketa sekular bat izatea. Atzealdean, ezkerretara dauden fraideak kateatutako epaituei damutzeko aholkatzen ari zaiela ematen du itxuraz, haiei itauntzen aritu beharrean.
Koadro hau egin zuenerako, galdeketaren eta torturaren gaiak lantzen hasia zen Magnasco, baina ordura arte genero-pinturaren arabera batik bat. Magnascok torturaren “instituzioaren” aurrean irudikatutako jarrerak Ilustrazioaren aurreko intelektual “austriar”-lonbardarren giroa jasotzen du. Izan ere, giro horretan mugitzen zen bera, eta geroago hainbat koadro margotu zituen haientzat, ordura arte batere ohikoa ez zen krudeltasunez, eta genero-pinturaren ezaugarri guztiak gaindituz.