Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Emakume tolemaiko baten erretratua (Arsinoe II.a edo III.a) (III. mendea Kristo aurretik)
Hans Holbein Gaztea: Jane Seymour (1536 g.g.b.)
Iruzkinak
Momia baten erretratua: Gizon bizarduna (II. mendea Kristo ondoren)
- Izenburua:
- Momia baten erretratua: Gizon bizarduna (II. mendea Kristo ondoren)
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Momien erretratua | Antonino garaia
- Teknikak:
- Enkaustika
- Artelan motak:
- Pintura
Antzinateko erretratu-pinturaren balio handiko erakusgarri baten aurrean gaude: momia egiptoar/erromatarren erretratu bat. Estilo errealistako irudiak ziren hauek, zurezko taula meheen gainean eginak, hil ondoren momifikatutako pertsonaren buruaren gainean jarriak. Aurkitutako taulen ertzek momiaren lihozko bendak estaltzeko erabiltzen zen erretxinaren hondakinak dituzte oraindik. Pertsonalizatutako erretratu hauek, erromatar-eragina dutenak, askoz ere idealizatuagoak ziren aurreko maskara egiptoarren ordezkoak dira.
Oraingo honetan, zurezko taulan ile kiribila duen gizon bizardun baten irudia ikus dezakegu. Tonu bero eta ilun xamarrek pertsonaiaren espresioa nabarmentzen dute: adiskidetsua eta urruna aldi berean. Erretratua enkaustika teknika erabiliz eginda dago, argizari beroarekin erantsitako pigmentuak pintzel batekin edo espatula txiki batekin aplikatuta. Ohartu zaitez bizarreko ileen, “tente-tente” dituen ile horien, testuraren eta aurpegia mugatzen duten kiribil leunen artean artistak egin duen bereizketa argiaz.
Gizonak erromatar hiritar baten janzkera darama: tunika zuria, purpura koloreko zerrendekin eta ezkerreko sorbaldaren gainean berdez itzaleztatutako mantu batekin. Nor den ez dakigun arren, pertsonaiaren aldarteak eta bizarraren eta ilearen estiloak antonino garaiko enperadoreen erretratuak gogorarazten dizkigute, Marko Aureliorena, adibidez.