Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
Hans Holbein Gaztea: Jane Seymour (1536 g.g.b.)
Jacopo Robusti, Tintoretto goitizenez ezaguna: Bizar zuridun gizona (1570 g.g.b.)
Iruzkinak
Lorenzo Lotto: Urregile baten hiru ikuspegi (1525/1535 g.g.b.)
- Izenburua:
- Lorenzo Lotto: Urregile baten hiru ikuspegi (1525/1535 g.g.b.)
- Erakusketa:
- Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Artea. Teoria | Artearen historia | Eragin artistikoa | Paragone | Sorkuntza artistikoa | Perspektiba | Erretratua eta autorretratua | Eskola veneziarra | Italia | Venezia | Ingalaterrako Karlos I.a
- Mugimendu artistikoak:
- Errenazimentua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Lotto, Lorenzo | van Dyck, Anton
Erretratu hirukoitz hau Italiako Errenazimentuko erretratugile bikainenetako baten lana da, Lorenzo Lotto-rena. Bere obra, ederra eta berezia, Veneziako eskolatik aldentzen da. Egin zituen erretratuak nahiko hunkigarriak dira, perfekzio handikoak direlako eta, batez ere, pertsonaiaren psikologian barneratzen direlako.
Pinturaren plano beraren gainean, erretratu hirukoitza egin du Lottok: aurrez aurre eta bi soslaiak irudikatuz. Eskuinaldeko alboko bistan sorbalda pixka bat biratuta agertzen da koadroaren barrualderantz eta, beraz, profila itzalean dago, ezkerraldeko profilarekin, koadroaren planoarekiko paralelo eta erabat argituta dagoen profilarekin kontrastatuz. Hiru ikuspegietan, ezkerraldeko eskua berdin ez dagoela ikusita, erretratatutako irudia postura berean ez dagoela antzemango dugu.
Oker bada ere, autorretratu bat zela uste izan zen, pertsonaiak eskuan duena loteria-joko bat zelakoan baitzeuden; izan ere, garai hartako Venezian ohitura zen loteria eta veneziarra zen Lotto. Benetan, eskuan duena, eraztunak gordetzeko kutxa bat da ordea, eta horrek adierazten digu pertsonaia urregilea dela, pintorearen laguna beharbada.
Koadro hau paragone-ren inguruko eztabaidaren testuinguruan azter daiteke: eskultoreen eta pintoreen arteko liskarra alegia, hiru dimentsioak eraginkortasun handienaz irudikatzeko bi diziplinetatik gaitasun handiena zeinek duen eztabaidatzen zuena. Eskultoreen argumentua hauxe zen, pinturak ikuspegi bakar batetik bakarrik irudika zezakeela objektua. Hiru ikuspegiekin, pinturaren aukerak erakutsi zituen Lottok, subjektuaren postura aldatzean urrutirago joanez. Geroago, Van Dyck-ek Lottoren formatua erabili zuen Ingalaterrako Karlos I.aren erretratu hirukoitza egiteko eredu gisa.