Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Juan Luis Moraza, Estasia, Estatusa, Estatua, 1994

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte, 2006–07

Info gehiago

Iruzkinak

Txomin Badiola, Familiarteko konplota. Bigarren bertsioa, 1993–95

Familiarteko konplota. Bigarren bertsioa lanean, Txomin Badiola euskal eskultoreak bateratu egiten ditu, alde batetik, bere obran ohikoak diren eraikuntza-elementu hertsiak, eta, bestetik, arkitekturarekiko, diseinuarekiko, altzariekiko eta antzerki-eszenografiarekiko dituen interesa. Halaber, zinemari, telebistari, fotonobelei eta komikiei buruzko erreferentziak jasotzen ditu. Horixe da Badiolaren lanik garrantzitsuenetako bat. Obraren bigarren bertsioa da: 1995ean aurkeztu zen lehen aldiz Madrilen, eta artistak 1994an New Yorken erakutsi zuen aurreko bertsio batetik abiatuta garatu zen.

Obra horretan, Badiolak fikziozko eta ustekabeko agertoki batzuk eraikitzen ditu: gertaerek, topaketek eta gaizki ulertze gertagaitz edo zentzugabeek errealitatea elikatzen dute eta, aldi berean, zalantza eragiten digute errealitatearen gainean. Esate baterako, zergatik ez du ageri inolako beldur-zantzurik aurpegian pistola batekin apuntatzen ari den gazteak? Jokoren bat da? Ala gure garaian nagusi den indarkeriaren alegoria bat?

Badiolak alboz albo ipintzen ditu elkarren artean zerikusirik ez duten objektu oroigarriak, eraikuntzak eta argazkiak; horren ondorioz, elementu horiek denboran eta espazioan antolatzera bultatzen da ikuslea, imajinatzen duen ekintzaren bidez. Hartara, publikoak osatzen du artelana, eta publikoak berak ematen dio esanahia.

Txomin Badiola funtsezko figura da laurogeiko hamarkadatik eskulturaren sintaxia berridazten ari diren Euskal Herriko eta Espainiako artisten belaunaldian. XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako modernitatean erroturiko egile horiek eraitsi egin nahi dituzte arte klasikoaren eta akademikoaren mitoak, baliabide formal batzuk gordez eta kultura garaikidera egokitutako forma eta ideia berriak erabiliz.

Haren obra gehienetan gertatzen den bezala, Badiolak instalazioko elementu guztiak erabiltzen ditu hibridazio-prozesu bat esploratzeko, lengoaiak nahasteko. Obra antzerki-eszenografiaren eta konnotazio zinematografikoen erdibidean dago; zabaldu egiten ditu eskulturaren mugak, eta, aldi berean, bitarteko postmodernoen eremuan sartzen da. Artistak interpretazio-sorta zabala eskaintzen duen fabrikazio-joko bat sortzen du, eta, hortik abiatuta, ikusle bakoitzak bere esanahia ondorioztatu ahal izango du.

BESTE ATALAK

Doris Salcedo, Titulurik gabea, 2008

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jannis Kounellis, Titulurik gabea, 1988

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Richard Long, Bilboko zirkulua (Bilbao Circle), 2000

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mona Hatoum, Gure etxea (Home), 1999

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Susana Solano, Jaosokor, 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Javier Pérez, Levitas, 1998

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela, 1995–97

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia, 1986

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea, 1990

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Juan Luis Moraza, Estasia, Estatusa, Estatua, 1994

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Txomin Badiola, Familiarteko konplota. Bigarren bertsioa, 1993–95

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte, 2006–07

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Sol LeWitt, Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) [Wall Drawing No. 831 (Geometric Forms)], 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Gilbert & George, Esnatzen (Waking), 1984

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jeff Koons, Idi-bihotzak (Tulips), 1995 – 2004

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

El Anatsui, Itsaso gorakorra (Rising Sea), 2019

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Kurba horia (Yellow Curve), 1972

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Lee Krasner, Palingenesia (Palingenesis), 1971

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea (1952–53)

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias, Titulurik gabea (Alabastrozko gela), 1993

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jorge Oteiza

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

John Chamberlain, Dolores James, 1962

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963