Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Txomin Badiola, Familiarteko konplota. Bigarren bertsioa, 1993–95

Info gehiago

Sol LeWitt, Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) [Wall Drawing No. 831 (Geometric Forms)], 1997

Info gehiago

Iruzkinak

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte, 2006–07

Azken joeren 130.000 urte obran, Abigail Lazkoz euskal artistak hilerri baten zeharkako sekzio bat irudikatzen du: aldi berean erakusten ditu lurperatutako gorpuak, behealdean, eta hilarriak eta zuhaitzak, berriz, goialdean. Lanak hainbat marrazki biltzen ditu; lehenbizikoz daude ikusgai erakusketa honetan, eta bildumaren parte den eta gai bera jorratzen duen horma-irudiarekin batera daude, zeina 2007. eta 2008. urteetan egon baitzen ikusgai museoan.

Marrazki horiek hileta-errituak gogorarazten dituzte, kultura-forma antropologiko gisa. Obraren izenburuak Homo sapiensaren agerpenari egiten dio erreferentzia, hura hartzen baita heriotzaren gaineko kontzientzia izan zuen lehen hominidotzat, eta hura hasi baitzen ehorzketak egiten, duela 130.000 urte inguru. Lazkozek bere beldur pertsonalen exorzismo moduko bat bezala deskribatu du obra, eta, aldi berean, natura hilengatik ezaguna den Juan Sánchez Cotán margolari barroko errealistari egindako omenaldi gisa. Oso modu askean berrinterpretatzen du Sánchez Cotán: nitxo geometrikoaren gailu bisuala hartzen du, forma organikorako esparru gisa.

Hilarrietako inskripzioak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ageri dira, eta heriotzaren unibertsaltasun eta saihetsezintasunari egiten diote erreferentzia. Hilotzen artean, senideak, maitaleak, heroiak, lorezainak eta soldaduak ageri dira, baita izenik gabeko hildakoak ere, data bidez bakarrik identifikatutako hobi komun batean. Irudi guztiak fetu-posizioan daude, generorik, itxurarik eta estatusik adierazi gabe: heriotzak parekatu ditu guztiak. Lazkozek nahita markatu zuen hilarrietako testu batzuen eta azpian lurperatutako irudien arteko deskonexioa, heriotzaren ondoren norbanakoaren nortasuna defendatzeko ezintasuna azpimarratzeko. Alabaina, obra ez da ez makabroa, ez desatsegina. Hauxe esan izan du Lazkozek:

“Heriotza ez da beldurgarria. Nahita aldentzen naiz film gore edo beldurrezko pelikulen antzezpenetatik, ez baitzaizkit batere interesatzen... Hildako irudi txiki horiek bakean daude, eta erakusketa bisitatzen duten bizidunek hilarriari behin aurpegia ipintzeko pribilegioa dute.”

BESTE ATALAK

Doris Salcedo, Titulurik gabea, 2008

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jannis Kounellis, Titulurik gabea, 1988

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Richard Long, Bilboko zirkulua (Bilbao Circle), 2000

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mona Hatoum, Gure etxea (Home), 1999

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Susana Solano, Jaosokor, 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Javier Pérez, Levitas, 1998

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela, 1995–97

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia, 1986

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea, 1990

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Juan Luis Moraza, Estasia, Estatusa, Estatua, 1994

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Txomin Badiola, Familiarteko konplota. Bigarren bertsioa, 1993–95

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte, 2006–07

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Sol LeWitt, Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) [Wall Drawing No. 831 (Geometric Forms)], 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Gilbert & George, Esnatzen (Waking), 1984

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jeff Koons, Idi-bihotzak (Tulips), 1995 – 2004

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

El Anatsui, Itsaso gorakorra (Rising Sea), 2019

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Kurba horia (Yellow Curve), 1972

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Lee Krasner, Palingenesia (Palingenesis), 1971

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea (1952–53)

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias, Titulurik gabea (Alabastrozko gela), 1993

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jorge Oteiza

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

John Chamberlain, Dolores James, 1962

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963