Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Doris Salcedo, Titulurik gabea, 2008

Info gehiago

Richard Long, Bilboko zirkulua (Bilbao Circle), 2000

Info gehiago

Iruzkinak

Jannis Kounellis, Titulurik gabea, 1988

Jannis Kounellisek 1988ko Veneziako Bienalerako egin zuen izenbururik gabeko lan hau, eta Italiako pabiloian egon zen ikusgai, obrarentzat berariaz prestatutako areto batean. Pieza tamaina handiko metalezko xafla berdinez eginiko ilara batez osatuta dago. Xafla horiek horman muntatuta daude, altuera jakin batean. Panel horietako bakoitzean, sei ikatz-zaku ageri dira, I formako altzairuzko habe astunen bidez lotuta. Unitateen errepikapen modularrak eta haien forma industrial gogorrek Ipar Amerikako minimalismoa dakarte burura dute, baina, era berean, nolabaiteko oreka ere badago, materia organikoz betetako zakuen izaera irregular eta desorekatuak sortua. Garrantzitsua da panelen eskala, Kounellisek nahita egin baitzituen birentzako ohe baten tamainakoak, giza gorputzaren proportzioa gogorarazteko.

Jannis Kounellis Grezian jaio zen, eta Bigarren Mundu Gerraren eta Greziako Gerra Zibilaren artean hazi zen. 1956an Italia aldera joan zen bizitzera, eta han lan egin zuen 2017an hil zen arte. Kounellis historia- eta arte-ikastun amorratua zen, eta ondorioztatu zuen gerraosteko Europako gizarteak ez zuela forma estetiko egokirik egungo munduaren izaera deskonektatu eta banatua islatzeko. 1960ko hamarkadaren amaieran, pintura eta eskultura konbentzionalak utzi, eta zatikakotasuna zein iragankortasuna nahita jorratzen zuten eskulturak, instalazioak eta antzezpenak sortzen hasi zen.

Kounellis 1960 eta 1970eko hamarkadetan Italian garatutako Arte Povera —edo arte pobrea— mugimenduko figura garrantzitsua izan zen. Artista-talde hark hortzak erakutsi zizkien gobernuak, industriak eta kulturak ezarritako arauei. Material organiko eta industrialak, hondakinak eta eguneroko bizitzako objektuak baliatzen zituzten beren obretan, eta naturaren, kulturaren eta ingurune fabrikatuaren arteko konfrontazio poetikoak sortzen zituzten haien bidez.

Bere ibilbidean zehar, Kounellisek material arrunten erabilera aztertu zuen, hala nola harria, kotoia, ikatza, ateak, ohe-egiturak zein kafe-ehogailuak, baita animalia biziak ere. Honako pieza honek agerian uzten du ikatzarekiko zuen betiereko interesa; izan ere, lurrarekin eta suarekin estu lotuta egonik, material horrek ederki jasotzen du eraldatzeko eta aldatzeko gaitasuna. Artistak eliza-arkitekturaren tradizioarekin ere lotu izan zuen pieza, iradoki baitzuen panelek horman duten kokapena bat datorrela XIV. mendeko margolan italiarrek eliza gotikoetan zuten altuerarekin.

BESTE ATALAK

Doris Salcedo, Titulurik gabea, 2008

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jannis Kounellis, Titulurik gabea, 1988

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Richard Long, Bilboko zirkulua (Bilbao Circle), 2000

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mona Hatoum, Gure etxea (Home), 1999

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Susana Solano, Jaosokor, 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Javier Pérez, Levitas, 1998

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela, 1995–97

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia, 1986

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea, 1990

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Juan Luis Moraza, Estasia, Estatusa, Estatua, 1994

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Txomin Badiola, Familiarteko konplota. Bigarren bertsioa, 1993–95

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte, 2006–07

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Sol LeWitt, Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) [Wall Drawing No. 831 (Geometric Forms)], 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Gilbert & George, Esnatzen (Waking), 1984

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jeff Koons, Idi-bihotzak (Tulips), 1995 – 2004

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

El Anatsui, Itsaso gorakorra (Rising Sea), 2019

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Kurba horia (Yellow Curve), 1972

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Lee Krasner, Palingenesia (Palingenesis), 1971

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea (1952–53)

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias, Titulurik gabea (Alabastrozko gela), 1993

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jorge Oteiza

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

John Chamberlain, Dolores James, 1962

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963