Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Cristina Iglesias, Titulurik gabea (Alabastrozko gela), 1993

Info gehiago

John Chamberlain, Dolores James, 1962

Info gehiago

Iruzkinak

Jorge Oteiza

Jorge Oteiza, artista autodidakta bera, Euskal Herriko eskultore garrantzitsuenetako bat izan zen. Haren ustean, bilaketa intelektuala ez ezik, sormen-jarduera ere bazen artea. Teoria estetiko konplexuek eta pentsamendu zientifikoak pizten zioten interesa, eta bere lan artistikoan aplikatzen zituen. Oteizarentzat funtsezko kezka zen espazioaren ideia, edo espaziorik ezarena. Horregatik, bere eskultura-lan gehienek agerian uzten dute zer-nola esperimentatzen zuen masaren desokupazioarekin. Oteizak ikuslearen erantzuna aktibatu nahi zuen, eskultura batean sortutako edo irekitako espazioaren aurrean: haren esanean, masa ezabatzeak energia sortzen zuen.

Oteizak esperimentazioaren eta espiritualtasunaren inguruan zituen ideiak Kandinsky, Mondrian, Malevitx eta halako maisuen lanen berrazterketan inspiratuak dira, eta ideia haiek zilindroak, esferak eta kuboak bezalako forma geometriko sinpleak husteko prozesuetan gorpuzten ziren. Hori horrela, arazo-multzo berbera planteatzen zuten taldeetan ordenaturiko maketa txikiekin egiten zituen probetan oinarritzen zuen artistak bere lana. “Familia esperimental” deitzen zien sail haiei. Areto honetan, familia horietako bitan bilduriko lanak ikus daitezke: Kutxa hutsak eta Esferaren desokupazioa familietan bildutakoak, hain zuzen.

Hillargia, Bost Malevitx unitate kurbo bidezko eraikuntza hutsa, Esferaren desokupazioaren proba

Esferaren desokupazioa saileko hiru eskulturek esferaren definizioa jorratzen dute. Oteizaren ustez, esfera huts baten barruko eta kanpoko espazioek bi errealitate osatzen dituzte: barneko espazioa edukia baino ezin da izan, eta kanpokoak, berriz, esfera ingura dezake soilik. Ikerketaren fase horretan, Oteiza esfera hausten saiatu zen, eta eremu energetiko huts gisa erakusten. Horretarako, elementu linealen konbinazioak erabili zituen, sutegian moldatuta hainbat kurbaduratako piezak sortzeko. Elementu horiek elkarrekin konbinatzean sortzen dituzten formek nukleoaren inguruan abiadura ezberdinetan mugitzen ari direla ematen dute.

Hillargia mugimenduaren gaineko azterketa bat da, eta ilargiaren faseei egiten die erreferentzia. Ilargiak garrantzi handia du euskal kulturan; eskultoreak sarritan adierazi zuen nahiago zuela ilargi amandrea eguzki erregea baino. Hauxe esan ohi zuen:

“Eguzkia astro tentela da: egunez bakarrik irten daiteke, eta ilargia, berriz, egunez zein gauez”.

Bi triedroren batze bidezko kutxa metafisikoa. Leonardoren omenez eta Irekidura handiko kutxa hutsa

Kutxa hutsak sailean, Oteizak espazio positibo eta negatiboaren gainean eta masaren hustuketaren inguruan eginiko etengabeko ikerketa ageri zaigu. Artistak forma geometriko ezberdinekin esperimentatu zuen arren, kuboa izan zen soluziorik onena energia espiritualez bete zitekeen espazio huts bat definitzerakoan. Bi eskultura hauek ederki irudikatzen dituzte artistaren kutxa metafisikoak: barruan espazio ilunak sortzen dira. Oteizaren arabera, kutxak harrizko edo marmolezko oinarri baten gainean ipintzeak espazio sakratu bat sortu izanaren sentsazioa ematen zuen.

1959an, urteetako jarduera artistikoaren ondotik, Oteizak ondorioztatu zuen dagoeneko egina zuela bere esperimentazioan egin zezakeen bide guztia; eskulturagintza utzi, eta ikerketa teorikoari eta kulturaren, hezkuntzaren eta politikaren alorreko aktibismoari ekin zion orduan.

BESTE ATALAK

Doris Salcedo, Titulurik gabea, 2008

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jannis Kounellis, Titulurik gabea, 1988

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Richard Long, Bilboko zirkulua (Bilbao Circle), 2000

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mona Hatoum, Gure etxea (Home), 1999

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Susana Solano, Jaosokor, 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Javier Pérez, Levitas, 1998

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela, 1995–97

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia, 1986

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea, 1990

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Juan Luis Moraza, Estasia, Estatusa, Estatua, 1994

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Txomin Badiola, Familiarteko konplota. Bigarren bertsioa, 1993–95

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte, 2006–07

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Sol LeWitt, Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) [Wall Drawing No. 831 (Geometric Forms)], 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Gilbert & George, Esnatzen (Waking), 1984

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jeff Koons, Idi-bihotzak (Tulips), 1995 – 2004

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

El Anatsui, Itsaso gorakorra (Rising Sea), 2019

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Kurba horia (Yellow Curve), 1972

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Lee Krasner, Palingenesia (Palingenesis), 1971

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea (1952–53)

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias, Titulurik gabea (Alabastrozko gela), 1993

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jorge Oteiza

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

John Chamberlain, Dolores James, 1962

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago