Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Jeff Koons, Idi-bihotzak (Tulips), 1995 – 2004

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Kurba horia (Yellow Curve), 1972

Info gehiago

Iruzkinak

El Anatsui, Itsaso gorakorra (Rising Sea), 2019

El Anatsui Ghanan jaio zen 1944an, eta 1960ko hamarkadan egin zen adinez nagusi, Ghanak eta Afrikako beste 35 naziok independentzia lortu zuten garaian, alegia. Gertaera harekin amaitu zen mende luzez baino gehiagoz iraun zuen nagusitasun koloniala, eta hala berpiztu ziren ordura arte zapaldurik egon ziren tokian tokiko kulturak eta tradizioak. Ildo horretan, Anatsuiren lehen eskulturak Ghanako arte herrikoi tradizionaleko diseinu eta sinboloetan oinarrituta daude. 1975etik Nigeriako Nsukka hirian bizi da artista, eta hantxe jardun zuen unibertsitateko arte-katedradun gisa 2011ra arte.

Anatsuiren lana, alde batetik, esperimentazio artistikoak markatua da, eta, bestetik, kolonizazioak eta potentzia postkolonial globalek Afrikako kulturetan izaniko eraginari buruzko gogoetek. 1998an, zaborretara botatako likore-botilen aluminiozko tapoiak hasi zen erabiltzen eskulturak egiteko material nagusi gisa: zapaldu, bihurritu eta kobrezko hariz batzen ditu, oihalen tankerako panel handiak sortzeko. Haiekin, Anatsuik hizpide dugun Itsaso gorakorra obraren tankerako eskultura-eraikuntza monumentalak sortzen ditu. Artistak botila-tapoiak erabiltzeak sinbolismo historiko handia du; izan ere, alkohola izan zen esklaboen truke aldatzeko europarrek Afrika aldera eramandako produktuetako bat.

Itsaso gorakorra Anatsuiren lengoaia bisual bereziaren erakusgarri bikaina da: lan itzela da, zortzi bider hamalau metrokoa, eta botila-tapoietatik ateratako pieza zuriz egindako olatu-itsaso bat osatzen du. Mezu hauxe ageri dute piezek idatzita: “Biratu irekitzeko”. Horien gainean, zilar koloreko tapoi-zerrenda zabal bat dago, zerumugaren lerroa irudikatuz. Beheko aldean, berriz, kolore ukitu batzuek hiri baten silueta iradokitzen dute. Kolore-paletak —gainerakoan monokromoa izanik ere— tasun etereo eta barea ematen dio obrari, eta horrek kontraste egiten du izenburuak aditzera eman dezakeen balizko mehatxagarritasunarekin.

Artisau-komunitate batek egiten ditu Anatsuiren obra guztiak. Itsaso gorakorra obra gauzatzeko, Anatsuik Nsukka hiri osoko jendea kontratatu zuen piezak josi eta hiru panel handi egiteko. Milaka ordu eman zituzten ia urtebetez luzatu zen prozesu horretan.

Itsaso gorakorra 2019an sortu zuen artistak, atzera begirako ibiltari handi baterako; Guggenheim Bilbao Museoak izan behar zuen, hain justu, atzera begirako haren hirugarren egoitza. Obra sortzeko garaian, Anatsuik gogoan izan zituen Museoko areto zabalak, baita Municheko Haus der Kunst-ekoak ere. Dena den, pandemiarekin batera bertan behera geratu zen erakusketaren ibiltaritza, eta ez zen sekula iritsi Bilbora. Ospakizunerako erakustaldi honekin, Guggenheim Bilbao Museoak toki iraunkorra eskaini dio ezinbesteko lan horri, eta, hala, Museoaren Bildumako kide den lehen artista afrikarra bihurtu da El Anatsui.

BESTE ATALAK

Doris Salcedo, Titulurik gabea, 2008

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jannis Kounellis, Titulurik gabea, 1988

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Richard Long, Bilboko zirkulua (Bilbao Circle), 2000

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mona Hatoum, Gure etxea (Home), 1999

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Susana Solano, Jaosokor, 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Javier Pérez, Levitas, 1998

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela, 1995–97

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia, 1986

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea, 1990

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Juan Luis Moraza, Estasia, Estatusa, Estatua, 1994

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Txomin Badiola, Familiarteko konplota. Bigarren bertsioa, 1993–95

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte, 2006–07

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Sol LeWitt, Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) [Wall Drawing No. 831 (Geometric Forms)], 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Gilbert & George, Esnatzen (Waking), 1984

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jeff Koons, Idi-bihotzak (Tulips), 1995 – 2004

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

El Anatsui, Itsaso gorakorra (Rising Sea), 2019

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Kurba horia (Yellow Curve), 1972

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Lee Krasner, Palingenesia (Palingenesis), 1971

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea (1952–53)

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias, Titulurik gabea (Alabastrozko gela), 1993

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jorge Oteiza

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

John Chamberlain, Dolores James, 1962

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963