Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Javier Pérez, Levitas, 1998

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia, 1986

Info gehiago

Iruzkinak

Francesco Clemente, Amaren gela, 1995–97

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Francesco Clemente Italiako transabangoardiaren figura nagusietako bat zen. Minimalismoa eta Arte Povera arbuiatzen zuten pintore gazteen talde batek gidatzen zuen mugimendu hura. Hain zuzen ere, pintura figuratibora eta sinbolismora itzultzea proposatzen zuten. Kolorearen sentsualitatea, keinu-trazuak eta giza irudia eskala handian baliatuz, transabangoardiak aldaketa estilistiko bat abiatu zuen adierazpen indibidualerantz: mugimendu hark nazioarteko dimentsioa hartu zuen gerora, eta neoespresionismo bezala egin zen ezagun.

Clementek Guggenheim Bilbao Museoa inauguratzeko egin zuen Amaren gela izeneko ziklo hori, zeina 17 margolanez baitago osaturik. Neurri handiko panelek Erdi Aroko eta Errenazimentuko jauregietako horma-irudiak gogorarazten dituzte. Artistak antzerki-oihal bat erabili zuen lan horietarako mihise gisa, eta oihalaren adabakiak eta haren atzealde koloregabea hartu zituen pinturen oinarritzat. Konposizioan, bere lanean behin eta berriz agertzen diren arrazoi asko aurkitzen ditugu, eta horiekin ikusmen-jarraitutasunaren sentsazioa lortzen du bere praktika osoan. Hemen, oinarrizko indar naturalen erreferentziak (lurra, ura, sua eta airea) batera ageri dira Indiako sinbolismo kultural, erlijioso eta astrologikoarekin. Izan ere, Clemente herrialde hartan izan zen 1970eko hamarkadan, bizitzen eta ikasten.

Clementeren erretratu eta autorretratu ugarietan, munduaz duen ikuspegiaren sinbolo bihurtzen dira giza gorputzaren aldakuntza ugariak. Gorputzak aldi berean irudikatzen ditu osotasuna eta zatiketa, askatasuna eta murriztapena, eta huraxe baliatzen du nagusiki Clementek, bizitzaren bikoiztasunak eta kontraesanak adierazteko. Begiek eta genitalek leku nabarmena dute haren lanean, eta psikearen barne-mundua naturaren eta gizartearen kanpo-munduarekin lotzeko kanal gisa funtzionatzen dute. Artista italiarrak lotura estua du Indiarekin eta New Yorkekin —azken hiri horretan bizi baita laurogeiko hamarkadatik—, eta beti jo izan du bere kulturaren zein beste kultura batzuen eraginera, niaren eta ingurunearen arteko lotura aztertzeko.

BESTE ATALAK

Doris Salcedo, Titulurik gabea, 2008

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jannis Kounellis, Titulurik gabea, 1988

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Richard Long, Bilboko zirkulua (Bilbao Circle), 2000

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mona Hatoum, Gure etxea (Home), 1999

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Susana Solano, Jaosokor, 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Javier Pérez, Levitas, 1998

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela, 1995–97

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia, 1986

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea, 1990

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Juan Luis Moraza, Estasia, Estatusa, Estatua, 1994

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Txomin Badiola, Familiarteko konplota. Bigarren bertsioa, 1993–95

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte, 2006–07

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Sol LeWitt, Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) [Wall Drawing No. 831 (Geometric Forms)], 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Gilbert & George, Esnatzen (Waking), 1984

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jeff Koons, Idi-bihotzak (Tulips), 1995 – 2004

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

El Anatsui, Itsaso gorakorra (Rising Sea), 2019

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Kurba horia (Yellow Curve), 1972

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Lee Krasner, Palingenesia (Palingenesis), 1971

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea (1952–53)

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias, Titulurik gabea (Alabastrozko gela), 1993

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jorge Oteiza

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

John Chamberlain, Dolores James, 1962

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963