Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

El Anatsui, Itsaso gorakorra (Rising Sea), 2019

Info gehiago

Lee Krasner, Palingenesia (Palingenesis), 1971

Info gehiago

Iruzkinak

Ellsworth Kelly, Kurba horia (Yellow Curve), 1972

Ellsworth Kelly artista estatubatuarra 1928an jaio zen. Bigarren Mundu Gerran egin zuen soldaduska. Gerora, Parisera joan zen arte-ikasketak egitera, eta han hasi zen bere lengoaia artistiko berezia garatzen. Inguruan ikusten zituen formak hartu eta haien siluetak bakarrik irudikatzen zituen eta, ondoren, geruza opako ugariz margotzen zituen, keinurik gabe; berez anonimoak eta unibertsalak diruditen arren, Kellyren ikuspegi pertsonala erabat islatzen duten obrak sortzen zituen modu horretan. Artistak hauxe idatzi zuen:

“Ikusitako zerbaiten interpretazioa edo asmatutako eduki baten irudikapena zen koadro bat egin ordez, objektu bat topatu eta bere horretan aurkezten nuen”.

Kelly 1954an itzuli zen New Yorkera, espresionismo abstraktuaren goraldi bete-betean. Hiri-erdiguneko Coenties Slip auzoan finkatu zen; inguru hartan, Agnes Martin, James Rosenquist, Robert Indiana eta beste zenbait artistak osaturiko komunitate bat lanean ari zen buru-belarri, arte abstraktua beste norabide batzuetara bideratzen. Testuinguru hartan, Kellyren lanak dinamikoagoak bihurtu ziren: makotuak zein angeluarrak izan zitezkeen forma irregularrak hasi zen egiten, proportzio handikoak eta multidimentsionalak ere bazirenak.

Kurba horia Kellyk 1972an eginiko margolan-hirukote baten parte da, New Yorkeko Spencertown landa-eremuko etxalde batera bizitzera joan eta gutxira sortua; etxalde hura izan zuen bizileku artistak harrezkero. Hiru pintura horietako bakoitzak kolore primario bana jasotzen du hondo zuriaren gainean: gorria, horia eta urdina, alegia. Kurba horia obran, mihiseak posizio horizontaleko erronbo baten forma du; Kellyren etxeko ate baten haizemaile-itxurako gainleihoaren forman inspiratua da antolaketa hori. Barruan, artistak kurba hori luze eta ganbil bat margotu zuen; kurba hori kanporantz zabaltzen da, hondo zuriaren gainean dinamikoki flotatzen ariko balitz bezala. Era berean, mihisearen eremu zuria bihurgune ahur bihurtzen da. Ikusleak koadroaren aurrean bizi duen esperientzia aldatu egiten da ikuspuntuaren arabera. Ezkerreko aldetik begiratuz, esaterako, luzera desberdinetako lauki gisa ageri zaigu mihisearen erronbo-forma ekilateroa. Hauxe esan zuen Kellyk:

“Ertzak ez zaizkit interesatzen. Masa eta kolorea interesatzen zaizkit, zuria eta beltza. Formak ahal bezainbeste leuntzen direlako gertatzen dira ertzak. Protagonismoa masek hartzea nahi dut”.

Kelly inguruan ikusten zituen forma geometrikoetan inspiratzen zen, baina ez zioten batere interesik pizten geometriak, proportzio matematikoek edo kontu teorikoek. Haren prozesu artistikoa guztiz intuitiboa zen, ikusten zuenaren eta ondo iruditzen zitzaionaren azterketa dinamikoa.

BESTE ATALAK

Doris Salcedo, Titulurik gabea, 2008

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jannis Kounellis, Titulurik gabea, 1988

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Richard Long, Bilboko zirkulua (Bilbao Circle), 2000

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mona Hatoum, Gure etxea (Home), 1999

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Susana Solano, Jaosokor, 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Javier Pérez, Levitas, 1998

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela, 1995–97

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia, 1986

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea, 1990

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Juan Luis Moraza, Estasia, Estatusa, Estatua, 1994

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Txomin Badiola, Familiarteko konplota. Bigarren bertsioa, 1993–95

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte, 2006–07

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Sol LeWitt, Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) [Wall Drawing No. 831 (Geometric Forms)], 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Gilbert & George, Esnatzen (Waking), 1984

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jeff Koons, Idi-bihotzak (Tulips), 1995 – 2004

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

El Anatsui, Itsaso gorakorra (Rising Sea), 2019

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Kurba horia (Yellow Curve), 1972

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Lee Krasner, Palingenesia (Palingenesis), 1971

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea (1952–53)

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias, Titulurik gabea (Alabastrozko gela), 1993

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jorge Oteiza

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

John Chamberlain, Dolores James, 1962

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963