Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Jorge Oteiza

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963

Info gehiago

Iruzkinak

John Chamberlain, Dolores James, 1962

John Chamberlain artista estatubatuarra auto zaharren txatarra eta karrozeriekin eskultura dinamikoak sortzeagatik da ezaguna; haren lanek hiru dimentsioko adierazpenera eramaten dute espresionismo abstraktu piktorikoaren dinamismoa. 1962ko Dolores James izeneko horma-erliebe honetan, bata bestearekin lotzen diren kolorezko zurrunbiloek berehala ekartzen digute gogora Willem de Kooningen koadroen energia eta indar adierazkorra.

Chamberlain Indianan jaio zen 1927an, Chicagon hazi zen eta AEBko Itsas Armadan egin zuen soldaduska, 1950eko hamarkadaren hasieran Chicago Art Institutera joan aurretik. Han hasi zen altzairu soldatuzko eskulturak sortzen, David Smith eskultore espresionista abstraktuaren lanak eraginda. 1950eko hamarkadaren amaieran, auto zaharretatik harturiko txatarra hasi zen baliatzen bere lanean, eta, azkenik, erabat zapaldutako eta soldatutako automobil-piezaz osatutako eskulturak egiteari ekin zion.

Bere aurretik izan ziren espresionismo abstraktuko artistek bezala, Chamberlainek gozatu egiten zuen euskarri haren sormen-potentzialaz. Hauxe azaldu zuen 1972ko elkarrizketa batean:

“Jakin-mina pizten dit materialarekin egin dezakedanaren ideiak, eta materiala landu egiten dut, hari inolako borondaterik inposatu beharrean”.

Bere eskulturagintza osoan, piezen arteko lotura azpimarratzen du Chamberlainek; haren aburuz, garrantzitsua zen piezak ondo ahokatzea bata bestearekin. Dolores James sortu zuenean, artistak arreta handiz eta orekak mantenduz muntatu zituen piezak, eta horri esker mantentzen ziren obraren elementuak beren lekuan. Geroago, soldatu egin zituen, kontserbazioa bermatzeko.

Chamberlainen lana 1950eko hamarkadaren amaierako ensanblajeen testuinguruan sar daiteke; garai hartan, artistek bizitza modernoaren hondarkinak berrinterpretatu eta artelan bihurtzen zituzten. Nolabait ere, gure garaian nagusi izan den automobilaren kulturaren lekukotasun eta monumentu gisa ikus daitezke Chamberlainek ibilgailuen txasisekin egindako konglomeratuak. Irtenguneek eta haien ertz zorrotzek mehatxu-kutsua dute, eta zikinkeriak eta mailatuek, berriz, balizko istripuak iradokitzen dituzte. Alabaina, artistak materialen plastikotasunean ipintzen zuen arreta, bai eta kolorearen, masaren eta orekaren arteko elkarrekintza dinamiko, iradokitzaile eta are ludikoan ere.

Beste material batzuekin ere esperimentatu zuen, hala nola uretano-aparrarekin, altzairu galvanizatuarekin, aluminio-paperarekin, plexiglasarekin eta, geroago, formatu handiko argazkiekin; hala ere, Chamberlain beti itzultzen zen hasiera-hasieratik inspirazio-iturri izan zituen auto-piezetara. 2000ko hamarkadaren hasieran, bere azken urteetan, automobil zaharren bilduma bat erosi zuen, eta haiekin egin zituen azkenengo eskulturak. New Yorkeko Guggenheim Museoak Chamberlainen obraren atzera begirako bat antolatu zuen 1971n.

BESTE ATALAK

Doris Salcedo, Titulurik gabea, 2008

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jannis Kounellis, Titulurik gabea, 1988

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Richard Long, Bilboko zirkulua (Bilbao Circle), 2000

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mona Hatoum, Gure etxea (Home), 1999

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Susana Solano, Jaosokor, 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Javier Pérez, Levitas, 1998

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela, 1995–97

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia, 1986

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea, 1990

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Juan Luis Moraza, Estasia, Estatusa, Estatua, 1994

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Txomin Badiola, Familiarteko konplota. Bigarren bertsioa, 1993–95

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Abigail Lazkoz, Azken joeren 130.000 urte, 2006–07

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Sol LeWitt, Horma-irudia 831. zk. (Forma geometrikoak) [Wall Drawing No. 831 (Geometric Forms)], 1997

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Gilbert & George, Esnatzen (Waking), 1984

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Jeff Koons, Idi-bihotzak (Tulips), 1995 – 2004

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

El Anatsui, Itsaso gorakorra (Rising Sea), 2019

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Kurba horia (Yellow Curve), 1972

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Lee Krasner, Palingenesia (Palingenesis), 1971

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea (1952–53)

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Iruzkina, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias, Titulurik gabea (Alabastrozko gela), 1993