Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Sarrera
4. zenbakia (Number 4), 1981
Iruzkinak
Titulurik gabea/Auto-istripua (Untitled/Car Crash), 1981
- Izenburua:
- Titulurik gabea/Auto-istripua (Untitled/Car Crash), 1981
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Materiala
- Mugimendu artistikoak:
- Kaleko Artea
- Artelan motak:
- Grafitia
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Koadro honen gaiak (auto-istripu bat) Basquiat-ek ume zela izandako gertaera traumatikoa ekartzen du gogora. Zazpi urte zituela, auto batek harrapatu zuen kalean jostatzen ari zela, eta asteak eman zituen sendatzen. Hemengo hizki eta lerro zirrimarratuek gogora ekartzen dituzte umeek txingoan jostatzeko espaloietan marrazteko darabilten klariona.
Kaleak oso leku garrantzitsua izan zuen Basquiaten artelan goiztiarretan, eta era askotan itxuratu zuen bere lan artistikoa. Kalea zen bere arte-jarduera goiztiarrenaren (grafitiaren) tokia, koadro honetako pintadak gogorarazten duenez. Bere adiskide Al Diaz-ekin batera, Basquiatek kaleko artean aritu zen 1977tik 1979ra eta, horretarako, SAMO ezizena erabili zuen: letra horiek, ingelesez, “same old shit”, hau da, “betiko kaka” esaldiaren akronimoak dira. Basquiat “grafiti-artistatzat” jotzen jarraitu zuten mihiseetan lan egiten hasi eta luzaz ondoren ere, eta berak ez zuen hori gustuko. Kritikariei buruz, zer esan zuen eta: “Grafitiari buruz luzaro hitz egiten dute, baina nik ez daukat nire burua grafiti-artistatzat”.
Kaleak erabilitako materialen bidez ere utzi zuen aztarna Basquiaten lanean: adibidez, botatako leihoak eta ateak, ispiluak, zigarro-kutxak eta taula zaharrak. Kasu honetan, aurkitutako zaku-oihal bat erantsi zion egurrezko bastidore bati eta, beraz, kaleari egiten dio erreferentzia nola forman hala edukian ere.