Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Titulurik gabea/Auto-istripua (Untitled/Car Crash), 1981
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta historia | Artea eta identitatea | Artea eta kirola | Artea eta musika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | New York | Jazz | Arrazakeria | Indarkeria
- Mugimendu artistikoak:
- Kaleko Artea
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Grafitia | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Ongi etorri erakusketa honetara, Jean-Michel Basquiat: Bada garaia izenekora. Jean-Michel Basquiat New Yorkeko artistaren ibilbide laburra eta bizia aztertzen du.
Basquiat New Yorkeko arte-eszenan indarrez sartu zen 1980ko hamarkadan, nerabea zela grafiti artista izan ondoren. Hogeita gutxi urte zituen, eta bere marrazki eta pintura indartsuek ezagun bihurtu zuten. Bideak urratu zituen, eta arrazakeria, identitatea eta gizarte-tentsioen arazoak ukitu zituen. Basquiatek denetarik hartu zuen inspirazio-iturri: Michelangelo, arte modernoa, komiki liburuak eta grafitia, baita jazza, hip hopa, boxeoa eta beisbola ere. Ikusizko lengoaia berria eta zirikatzailea sortzeko, bere hiri-ingurunetik, familia kulturanitzetik eta bere eskarmentutik edan zuen. Basquiatek arrakasta itzela izan zuen, labur baina distiraz argitu zen sugarra bailitzan. 1988ko abuztuaren 12an zendu zen bere estudioan, 27 urte zituela soilik.
Erakusketa hau Jean-Michel Basquiaten askotariko gaiak aztertzen dituen lehenengo erakusketa da. Izenburuak (Bada garaia) 1985eko lan itzel batean du oinarria. Lan hori Charlie Parker jazz-musikariak inspiratu zuen, eta LP disko baten forma du, New Yorkeko kaleetan aurkitutako materialez egindakoa da, eta Parkerren izen bereko 1945eko musika-lan bati egiten dio erreferentzia. Basquiatek eta Parkerrek komunean zuten esperimentazio-zaleak zirela, baita afrikar-amerikarrak; eta, Basquiaten ustez, beraz, leinu berekoak. “Bada garaia” (“Now’s the Time” ingelesez) hitzak Martin Luther Kingen ‘I Have a Dream’ (Badut amets bat) hitzaldian ere agertu ziren, berdintasunaren aldeko ekintzara dei egiteko. Erakusketa honetan entzungai daude bai Charlie Parkerren musika eta bai Martin Luther Kingen hitzaldia ere.
Erakusketa hau Iberdrolak oparo babestu du.
Gogorarazten dizugu debekatua dagoela artelanak ukitzea eta artelanei argazkiak ateratzea zein aretoetan bideoak grabatzea.
Basquiatek lan egin zuen testuinguru artistikoaren, sozialaren eta politikoaren inguruko argibideak nahi badituzu joan hezkuntza-guneetara. Gune horietan gainera, aukera izango duzu hainbat jardueretan parte hartzeko, argazkigintzari, idazketari eta grafitiari lotutakoak.
Prest zaudenean, zoaz erakusketako lehen gelara.