Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Kablea (Wire), 1982
Napoliko gizona (Man from Naples), 1982
Iruzkinak
Six Crimee, 1982
- Izenburua:
- Six Crimee, 1982
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Gizakia | Giza gorputza | Artea eta gizartea | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | New York | Dualtasuna | Sentimenduak
- Mugimendu artistikoak:
- Neoespresionismoa
- Artelan motak:
- Grafitia | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Artelan hau Six Crimee deitzen da. Ingelesez “crimee” “crime” (“delitu”) hitzetik eratorritako asmatutako hitz bat da. Margolan honek triptiko tradizional baten itxura dauka, hiru taulaz osatua. Horietan, bitasunaren gaia nabarmentzen du: hiru buru-pare ikus ditzakegu (argi-koroa duten identifikatu gabeko gizon batzuk), hiriaren gainean flotatzen. Hiria, berriz, zirrimarren bidez adierazten du azpialdean. Elkarrekin, buru eta hiri horiek sailkapen-sistemak edo joko bat, urkatuarena, gogora ekartzen dute.
Espresiorik gabeko aurpegi hauek katamaloak dirudite. Adierazten digute Basquiat-ek askotariko inspirazio-iturriak zituela, afrikar artea ere tartean. Katamaloek, ordea, benetako identitatea ezkutatzen dute, edo munduari beste aurpegi bat erakusten; beraz, dualtasunaren gaia dugu hemen berriz. Basquiatek bere baitan bizi izan zuen hori (arte- munduan ‘arrotza’ izatea), baina katamaloen erabilerak gizarte-bazterketaren eta estereotipoen gai politiko zabalagoei ere heltzen die.
Bere hemengo ikusizko hizkera (di-da marraztutako marrak eta motiboak) 1970eko hamarkada amaierako bere grafitien aztarna dira, Lower Manhattango eraikinetan zirrimarratzen zituenak. Hala ere, artelan honen estiloak gogora ekartzen du, gainera, 1980ko urteetako artista neoespresionistak, New Yorkeko arte-munduko partaide bihurtu ondoren Basquiatek ezagututakoak.