Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Irabazi milioi bat dolar (Win $ 1,000,000)
Saxofoi altua (Alto Saxophone), 1986
Iruzkinak
Titulurik gabea: Leonardorengandik (Untitled: From Leonardo), 1983
- Izenburua:
- Titulurik gabea: Leonardorengandik (Untitled: From Leonardo), 1983
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Horma honetan erakusten dira Titulurik gabea: Leonardorengandik osatzen duten bost grabatu, Basquiat-ek 1983an egindakoak.
Erakusketa honetan barrena, jarraitu ahal izan dugu Basquiaten anatomiari buruzko interesa; haurtzaroko istripua ondoren, ospitalean zela, Grayʼs Anatomy anatomiari buruzko testu-liburua sakon aztertu zuen eta ordutik izan zuen anatomian interesa. Areago sakondu zen anatomia-azterketei buruzko Leonardo da Vinci-ren liburu bat eman ziotenean, grabatu-serie honen inspirazio-iturri. Leonardoren lanean bezala, irudia eta testua konbinatzen dituzte eta, Errenazimentuko eskuizkribuetan bezala, zahar eta zikin itxura dute. Basquiatek efektu hori lortu zuen marrazteko baliatutako azetatoa lurzoruan jarriz eta oinez zapalduz. Azetatoak, orduan, lente baten laguntzaz, zetazko pantaila batzuetara proiektatu zituzten, eta bi koloretan inprimatu.
Irudiek erakusten dutenez, Basquiatek giza irudia hautsitzat eta bukagabetzat zeukan, neurri batean, bere umetako esperientzia dela eta.