Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Titulurik gabea: Leonardorengandik (Untitled: From Leonardo), 1983
Natchez, 1985
Iruzkinak
Saxofoi altua (Alto Saxophone), 1986
- Izenburua:
- Saxofoi altua (Alto Saxophone), 1986
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta komunikabideak | Artea eta literatura | Artea eta musika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erritmoa | Jazz | Sentimenduak
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Osagai askoko irudi honek omen egiten dio Basquiat-en grina handienetako bati: jazzari. Askotariko interesak zituen, goi-mailako artea, pop-kultura, medikuntza testu-liburuak, komikiak eta, haren artelanetan, guztiak konbinatu zituen. Basquiat aldi berean denetan aritzeko gai zen: pintatzen ari zela, liburuak irakurtzen zituen, baita telebista ikusi edo musika entzun ere.
Saxofoi altua deitzen da, eta musika hautemateko esperientzia fisikoari erreparatzen dio; ez bakarrik nola entzuten dugun, nola sentitzen dugun baizik. Xehetasunei arreta jarriz gero, ikus dezakezu musikaz gozatzeko behar gorputz-zatiak erakusten dituela: belarria entzuteko, laringea kantatzeko eta pelbisa dantzatzeko. Konposizioari dagokionez, elementu guztiek musika-erritmo batean bat egiten dute, eta puntuazioek jazz-konponketa konplexu bateko taupadak adierazten dituzte. Bere estiloa libre poetikotzat jo daiteke, hip hoparen edo jazzaren antzekoa.
Basquiaten iritziz, Charlie Parker eta Dizzy Gillespie jazzaren aitzindariak heroi handiak ziren, eta hil zenean, hiru mila inguru disko utzi zituen. Agerian geratzen da musikarekin zeukan harreman sakona, berarentzat dena integratzen zuena eta etengabeko inspirazio-iturria zena.