Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
4. zenbakia (Number 4), 1981
Busted Atlas 2, 1982
Iruzkinak
Ringa (The Ring), 1981
- Izenburua:
- Ringa (The Ring), 1981
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Artea eta kirola | Artea eta musika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Sentimenduak | Arrazakeria | Indarkeria
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Boxeolari bat dago ring batean tente: kirolari-gorputza atzealde gorri bizi baten kontra nabarmentzen da.
Basquiat-ek izugarri maite zuen boxeoa; Jack Johnson zein Muhammad Ali boxeolarien lorpenek inspiratzen zuten, Charlie Parker eta Miles Davis jazz-joleek bezain beste. Kirolari eta musikari beltz horiek heroiak ziren bere ustez eta, auto-potreta honetan, analogia bat adierazten du kirolak daukan lehia-izaeraren eta musikaren zein artearen munduen artean.
Koadroak gizon beltzen irudi positiboak nola sortu zituen erakusten du: heroi, errege edo santu moduan irudikatuz. Boxeolariaren ileak koroa moduko bat sortzen du, eta hori zen, hain zuzen, Basquiaten motibo tipikoetako bat. Koroak desberdinak dira artelan batetik bestera: batzuetan, argi-koroa baten itxura dute; bestetan, berriz, arantza-koroa dira, martiritza aditzera emateko; batzuetan, ilea dira, hemen ikusten den bezala. Hala ere, koroa horiek irudikatutako pertsonen handitasuna adierazten dute beti, kirolariak, musikariak edo idazleak izan. Basquiatek gerlari moduan erakusten ditu heroi horiek, maiz garaile, hemen ikusten dugun legez, garaipenaren seinale besoak altxatzen baitituzte.
Puertorricar-haitiar-estatubatuarra zenez, Basquiat oso jabetua zegoen gutxiengo-taldeek pairatzen zituzten bidegabekeria sozialekin, eta askotan heldu zion arraza-estereotipoen eta -diskriminazioaren gaiei bere lanean.