Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Uraren adoratzailea (Water-Worshipper), 1984
Kablea (Wire), 1982
Iruzkinak
Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982
- Izenburua:
- Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta erlijioa | Artea eta gizartea | Ibilbide artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | New York | Moises | Dualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Kaleko Artea
- Artelan motak:
- Grafitia | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Moises eta egiptoarrak eta Napoliko gizona, 1982an burutu ziren biak. Une bereziki garrantzitsua izan zen hori Jean-Michel Basquiat-en ibilbidean: artista moduan egindako saltoa ondoren egin zituen, oparoen ekoitzi zuen aldian.
Hori baino lehen, 1970eko hamarkadaren amaieran, Basquiatek arrakasta anonimoa bizi izan zuen SAMO izenpean. Al Diaz-ekin batera, epigrama misteriotsuz bete zuen Manhattango Lower East Side auzoa, hip-hop, postpunk eta kaleko artearen topaleku zena.
Basquiaten artea dualtasunetan egituratzen da: aberastasuna eta bazterketa, bazterkeria eta integrazioa, etab. Artistaren diskurtsoa alde batetik bestera kulunkatzen da, bere bizitza bezala, posizio erosoko New Yorkeko familia batean jaio baitzen, baina familia jatorriz Haitikoa zen (Amerikako herrialde txiroenetako batekoa). Bere diskurtsoak gizarte-kontzientzia handia dauka, bere lan osoa zipriztintzen duena eta, gizabanako moduan, bere errealitatea aztertzen uzten diona.
1981ean, Basquiatek bere lan artistikoa irauli zuen: adierazpen batez ere grafikoak alde batera utzi eta adierazkortasun subjektibo bat sortu zuen. Bertan aurkezten zituen giza irudiak (gizakiaren artearen historiako pertsona garrantzitsuak askotan) totem antzeko irudietan erakusten ditu.
Bere artelanaren erdialdean, Moises profilez ikus dezakegu, marra zuri gutxi batzuen bitartez iradokia baino ez. Moisesen irudiaren garrantzia bere sinbolismoaren menpe dago eta, beraz, profetak Hamar Manamenduak biltzen dituen harrizko lauzen forma hartzen du.
Harlauzek, arrosa distiratsu harrigarri batez emanak, inskripzioak dauzkate gainean, legea grafiti-artista batek idatzia balego bezala. Testu idatziak, berriz ere, harreman dikotomikoak ematen ditu aditzera (egiptoarrak eta juduak), eta Moisesi egotzitako ekintza ospetsuenen zerrenda bat biltzen du, adibidez, sugea, legendunaren eskua, odol bihurtutako ura eta hamar izurriteen istorioa. Basquiatek “trikimailu” deitu izan die horietako batzuei.