Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Natchez, 1985
Downtown 81 filmeko fotogramak
Iruzkinak
Heroikoa (Eroica), 1987
- Izenburua:
- Heroikoa (Eroica), 1987
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta musika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sentimenduak
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel | Warhol, Andy
ʻEroicaʼ hitza behin eta berriz zirrimarratzen da artelan honen eskuinaldean, batzuetan gainetik marratuta eta, bestetan, berriz, ukitu gabe. Beethovenen sinfoniari egiten dio erreferentzia (3. sinfonia Mi bemol maiorrean), “heroikoa” edo italieraz “eroica” deitua. Beethovenen konposizioak ezaugarri duen emozioen sakontasuna agertzen da Basquiat-en lan honetan.
Gainazala marrazki txikitxoen sorta zabal batez betea dago, batzuk pinturaz estaliak. Marrazkietan, badira piktogramak, irudiak eta hitzak: arropak garbitzeko jarraibideen ikurrak eta antzinako Egiptoko hieroglifikoak, besteak beste. Basquiat liluratua zegoen ikurrekin, eta hainbat iturritatik atera zuen aukera zabal hori: liburuak eta bere hizkera pertsonala, eta horrek ematen dio aparteko sona artelanari.
Ohartu zaitez irudien artean “Man Dies” hitzak sartu dituela, “gizona hilkorra da”. Basquiat biziki hunkitua zegoen bere adiskide eta heroi Andy Warhol 1987ko otsailean hil zelako, artelan honen urtean. Bere patua ere ez zen hobea: 1988ko abuztuan hil zen, pintura hau bukatu eta hilabete batzuk geroago.