Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Napoliko gizona (Man from Naples), 1982
Esne beltza (Dark Milk), 1986
Iruzkinak
Exu, 1988
- Izenburua:
- Exu, 1988
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Heriotza | Pertsonaia mitologikoak | Arte afrikarra | Artea eta historia | Eragin artistikoa | Kritika | Erretratua eta autorretratua | Esklabotza | Indarkeria
- Mugimendu artistikoak:
- Kaleko Artea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Hau da Basquiat-en azken lanetako bat, 27 urte zituela bere heriotza baino lehen pintatua. Exu jainkoaren irudia da, Nigeriako, Togoko eta Beningo Errepublikako joruben kultura indigenatik ateratakoa. Afrikako folklorean, Exu jendarteko ekitaldiak asaldatzen dituen zirtolaria da. Grazia erabiltzen du aurkariak engainatzeko, eta anabasa eta aztoramena adierazten ditu. Ez da harritzekoa Basquiatek, goi-mailako artea eta kaleko artea nahastuta arte-munduari erronka eginez, bere burua Exuren mozorropean irudikatzea. Irudia, gainera, iragarlea da, Exu mugei eta heriotzari lotua baitago.
Exuren oinen inguruan sakabanatuak zigarroak daude. Jainkoari egindako ohiko eskaintzak dira, baina badute zerikusia ere tabako-merkataritzarekin eta Amerikako afrikar esklaboen esplotazioarekin. Exuren buruaren inguruan begiak daude; ‘eyes’ ingelesez, singularreko lehenengo pertsona ‘ni’ (“I”s) bezala askotzen da, Basquiati berari erreferentzia eginez. Hala gertatzen da ere eskuinean gainetik marratutako testuarekin, ‘to bacequit’ dioena. Berak behin esan zuenez, testua gainetik marratzen zuen horretara arreta erakartzeko.
Umea zela, Basquiatek Afrikako eta Egiptoko aretoak bisitatu zituen Brooklyngo Arte Museoan, eta hemen ikus dezakegu nola horko mistizismo eta totem ezaugarriak bere lanera gehitu zituen.