Edukira zuzenean joan

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia

Six Crimee, 1982

Info gehiago

Exu, 1988

Info gehiago

Iruzkinak

Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Izenburua:
Napoliko gizona (Man from Naples), 1982
Erakusketa:
Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Gaiak:
Arte afrikarra | Artea eta identitatea | Artea eta umorea | Artea. Merkatua | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Kolorea
Artelan motak:
Grafitia | Pintura
Aipatutako artistak:
Basquiat, Jean-Michel | Warhol, Andy

Jean-Michel Basquiat grafiti-artista ezezaguna izatetik bere belaunaldiko pintore ospetsuenetako bat izatera pasa zen. Irving Sandler arte-kritikariaren hitzetan, Basquiat ereduzko jenio erromantiko bihurtu zen, erakargarria, freskoa, erreboltari basatia, baina baita diruaren eta ospearen grinak jotako profesionala: bere zaintzaile Andy Warhol-ek sortutako unibertsoko azken izarra.

Basquiaten lanak bi gutxiengo etnikoren partaide izatearen erronkak uzten ditu agerian, afrikar-amerikarra baitzen, baina baita latinoa. Sarritan “beltzen” iruditeria baliatu bazuen ere, unibertsaltasunez jantzia aurkeztu zuen beti, tradizio etniko adierazkorretatik argi eta garbi aldenduz, grafiti-artista lanean bere artelanen bidez berritu bazituen ere.

Basquiatek Napoliko gizona sortu zuen artista izatera salto egin ondoren eta justu bere sormen oparoenaren aldia baino lehen. Lan hau 1982an Italiara egindako bidaia baten inspirazioz sortu zen. Margolanaren ezkerraldean dagoen pintzelkada lodiz marraztutako animalia handiaren buruak zerikusia du Basquiatek bere italiar nagusi aberatsari buruz zeukan amorru puntu batekin, mespretxuz "zerriki merkataria” deitzen zuena. Margolan osoan zerriei buruzko marrazki- edo testu-erreferentziak daude. Mercanti di prosciutto, “urdaiazpiko-tratulariak” esanahiaz; zerri batek salmentak egiten ditu; zerri-txuletak; zerri sandwich handiak. Basquiat sumindua zegoen bere ustez bere lanarekin egiten zen ustiapen komertzialari buruz, eta “lehoiak elikatzearekin” konparatu zuen. “Hondo gabekozulo bat da. Egun osoz okela eman eta, hala ere, ez dira aseko”. “Lehoi elikatuak” esapidea letra larritan ikus daiteke irudiaren eskuinaldean. “Lion” hitzaren azpian Basquiatek “loin” idatzi du (‘solomo’): irenslea harrapakin bihurtua. Artelan gehiena zirrimarratutako hitzak, testu-lerroak, zenbakiak, sinboloak eta koloreak dira. Garrasiak, oihartzuna; eta erantzuten duten ahotsek, eta errepikapenek, aldaerek, ezabapenek eta ortografia-akatsek hormako grafitiak ekartzen dituzte gogora.

Zalantzarik gabe, oso artelan umoretsua, ironikoa da, inpaktu adierazkor handiz jantzia, bere primitibotasuna dela eta.

BESTE ATALAK

Sarrera

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Titulurik gabea/Auto-istripua (Untitled/Car Crash), 1981

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

4. zenbakia (Number 4), 1981

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Ringa (The Ring), 1981

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Busted Atlas 2, 1982

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Lasterketako zaldi iluna – Jesse Owens (Dark Race Horse – Jesse Owens), 1983

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Polizia beltz baten ironia (Irony of a Negro Policeman), 1981

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Uraren adoratzailea (Water-Worshipper), 1984

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Kablea (Wire), 1982

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Six Crimee, 1982

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Exu, 1988

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Esne beltza (Dark Milk), 1986

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Sagarrak eta limoiak (Apples and Lemons), 1985

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Irabazi milioi bat dolar (Win $ 1,000,000)

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Titulurik gabea: Leonardorengandik (Untitled: From Leonardo), 1983

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Saxofoi altua (Alto Saxophone), 1986

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Natchez, 1985

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Heroikoa (Eroica), 1987

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago

Downtown 81 filmeko fotogramak

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Iruzkina, 2015

Info gehiago