Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Esne beltza (Dark Milk), 1986
Irabazi milioi bat dolar (Win $ 1,000,000)
Iruzkinak
Sagarrak eta limoiak (Apples and Lemons), 1985
- Izenburua:
- Sagarrak eta limoiak (Apples and Lemons), 1985
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Gizakia | Adiskidetasuna | Artea eta identitatea | Esperimentazio artistikoa | Sormena | Lan-prozesua | Natura hila
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel | Warhol, Andy
Basquiat Andy Warhol artista ospetsuarekin elkarlanean aritu zen. Basquiatek miretsi egiten zuen gaztetatik eta, gero, bere adiskide eta zaindari bihurtu zen. Artelan hau egitean, Basquiatek 25 urte zituen, eta Warholek, berriz, 57, eta 32 urteko aldea eta jatorri desberdineko familiak eduki arren, lankidetza oso oparo bati heldu zioten.
Pintura hau haien harreman artistiko estuaren lekukotza ematen du, aparteko kemen sortzailez betea. Hasieran, Warholek irudi bat pintatzen zuen, kasu honetan, natura hil bat, eta Basquiatek gainetik margotzen zuen, bere detailez apainduz edo zatiak kenduz. Hemen, mahai-tresnak eta kikara bat gehitu zituen behealdean; gizonezko beltz baten burua, berriz, goialdean, hortzak erakusten eta bere ahotsa entzunarazten ari dena.
Basquiatek honela deskribatu zuen prozesua: "[Warhol] hasten zen... zerbait oso zehatza edo ezagutzeko erraza egiten, adibidez, egunkari bateko titularra edo produktu baten logotipoa, eta nik, berriz, itxuragabetzen nuen.... Denbora guztian, gainetik pintatzen genituen elkarren gauzak”. Warhol, bere aldetik, txunditua zegoen Basquiaten pintzela erabiltzeko erraztasunarekin, "benetan jelosiak amorratzen nago, ni baino azkarragoa da”.
Estilo oso desberdinak zituzten, ikus dezakezun bezala. Warholena leuna eta estatikoa da eta, aldiz, Basquiatena urduriagoa eta dinamikoagoa da.