Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Polizia beltz baten ironia (Irony of a Negro Policeman), 1981
Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982
Iruzkinak
Uraren adoratzailea (Water-Worshipper), 1984
- Izenburua:
- Uraren adoratzailea (Water-Worshipper), 1984
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta historia | Artea eta identitatea | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Dualtasuna | Esklabotza | Indarkeria
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Bi irudi elkarren aurrez aurre: ezkerrean, aborigen bat eta, eskuinean, berriz, gizon bat uztai-flotagailu batek inguratua; Player’s Navy Cut zigarro-pakete zaharrak zeukan logotipoa bezalakoa da flotagailua. Basquiat-ek alderantzikatu egin zuen zigarro-paketeko irudi ezagun hori: girgiluz lotutako esklabo beltz batez ordezkatu zuen ohiko marinel zuri bizarduna. Koadroa Basquiaten lan tipikoa da, konbinatzen baititu pop-kulturako aipamenak, Atlantikoko esklabo-tratua eta Afrika mendebaldeko mitologia.
Uraren adoratzailea deitu zion koadroari, eta Atlantikoan barrena esklabo-tratuaren bidez Haitira eramandako Afrika mendebaldeko kulturaren erreferentzia da. Bi pertsona-irudiek historiaren bi etapa desberdin adierazten dituzte, baina gainera, bitasuna erakusten dute, Basquiaten laneko gai errepikakor bat. Askotan esan dute Basquiat bi mundutan zegoela: arte-joera nagusitik at zegoen, baina, aldi berean, haren parte zen. Bitasunaren edo dualtasunaren ideia, hala ere, gai zabalagoa zen bere ustez. Ez zen bere esperientzia soila; aldiz, aberastasun- eta klase-sistema sozial zabalagoari lotzen zitzaion. Bere lanak dikotomiak aztertzen ditu sarritan, adibidez, ona eta gaitza, zuria eta beltza, etab.
Honelako koadroek sustrai sakoneko gatazkak auzitan jartzen dituzte, eta, aldi berean, erakusten dute elkarren kontrako elementuak osotasun harmoniatsu batean batera daitezkeela.